Artxipelago honetako bigarren uharterik handienean ezinbestekoa da oinez egitea, nahiz eta uhartearen zabalera osoan laua den metro koadro bat bera ere ez egon.
Denborak laba-geruza handietan eta sumendi-errautsean eragindako erosioak haran sakon eta estuak sortu ditu, denborak eragindako orbainak bailiran. Bertan bizi direnek ere paisaia moldatu dute, lan gogorraren bidez lurra lantzeko eta lurretik bizi ahal izateko milaka terraza eraikiz.
Zazpi egunez ibiliko gara, oinez, uharte bakarti honetako iparraldean dauden herrixkak lotzen dituzten auzo-bideen artean.
Mindelorainoko hegaldia –Sao Vicente uhartea –Santo Antao –Cova do Paul –Cha d´Igreja –Figueiras –Ribeira da Cruz –Norte –Monte Trigo –Tarrafal –Mindelo.
Beraz, zazpi eguneko ibilbidea. Bi egunetan 6 edo 7 orduz ibiliko gara oinez, eta gainerako egunetan 4 edo 5 ordu. Ia trekking osoan desnibel handiak gainditu behar izango ditugu bidean, eta oso funtsezkoa izango da fisikoki sasoi onean egotea.
Lo egiteko eta, era guztietako oinarrizko ostatuak izango ditugu: eskola-etxeak, aterpetxeak eta tokian tokiko etxeak. Batzuetan ohean egingo dugu lo, beste batzuetan lurrean, koltxonetak erabilita, eta komunak eta dutxak elkarrekin konpartitzeko (dutxarik dagoenean; eta halakoetan, ur hotza izango dugu).
Trekking osoan, lau egunetan izan ezik, ibilgailu batek garraiatuko du kide bakoitzaren ekipajea. Garrantzitsua da argi uztea trekking hau erosotasunak alde batera utzita oinez egitea oso gustuko dutenentzat dela. Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide osoan.
- Mindeloraino nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Cabo Verden sartzeko sarrera.
- Ferry Mindelo- Porto Novo- Mindelo.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
- Trekkingak iraun bitartean, 4, 5, 7 eta 8 egunetan izan ezik, ekipajea garraiatzen laguntzeko ibilgailu bat.
- Mindelon, turista- maila hoteleko egonaldia bainugelarekin eta gosaria barne.
- Cha de Igrajan eta Paulen, aterpetxe batean lo egingo dugu (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (2 gau).
- Ribeira da Cruzen, bertako etxe bateko egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (gau 1).
- Norten, oinarrizko pentsioko egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (gau 1).
- Meio de Espaha eta Monte Trigon, eskola publiko bateko egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (toki bakoitzean, gau bana).
- 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. egunetako piknikak.
- Cabo Verdeko eguneko turismo- tasa.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidaria, trekkingeko egunetarako.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 7
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.880 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.