Foto Sukutra uhartea Indiako Ozeanoaren ondoko paradisu ahantzia (Yemen)

Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoaren ondoko paradisu ahantzia (Yemen)

Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoaren ondoko paradisu ahantzia (Yemen)

Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea da horietako bat. Hamabi egun Sukutrako paisaia ezberdinak bisitatzeko, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin. Egun bat Sanako edertasunaz gozatzeko eta ondoren hegazkina hartu eta uharteko hiriburura, Hadiboura. Uharte hau denbora luzez egon da bakartua, turismo bideetatik at, eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte: horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaren erdi-erdian, Sanara berriro itzuli aurretik.

Interesguneak

• Sana hiriko medina zaharra, aire zabaleko museoa • Sukutra, Indiako ozeanoaren ondoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Momi plateau • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazo-arrantzaleak • Dihemriko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuab-eko izurdeak.

Ibilbidea

Sanarainoko hegaldia – Hadibou – Diksam – Aumek – Momi – Homhil – Arher – Dihemri – Qalansiyah – Hadibou - Sana.

Zenbait datu interesgarri

Sanarainoko hegaldia eta barruko hegaldiak eta itzulera Hadiboutik. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Sanan 11 eguneko hoteleko ostatua (lo egitea) eta Sukutra uharteko ibilbidearen 10 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • BANOAko gidaria. Sanarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Sana- Sukutra- Sana. Yemenen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur- mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari ibilgailuko, gehienez), Sukutrako ibilbidean. Sanan, hoteleko egonaldia, gosariarekin. Sukutran, 11 eguneko kanpaldia, pentsio osoan. Uhartean kanpatzeko baimenak. Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). Bidaia- asegurua.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 2an/aza. 2an.

Prezioa : 2.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoaren ondoko paradisu ahantzia (Yemen)
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT