Sarri gertatu ohi da, herrialde bateko iparraldea eta hegoaldea txanpon beraren bi aldeak izatea. Tanzania horren adibide garbia dugu. Iparraldean biltzen da Tanzaniara doan turista kopururik handiena, horrek dakartzan ondorio guztiekin; hegoaldean, berriz, egoera guztiz bestelakoa da. Eta ezin daiteke esan hori hegoaldean turismoa erakartzeko toki interesgarririk ez dagoelako gertatzen denik, horrelako ugari baitaude, baina errepideak eta turismorako azpiegiturak urriak dira eta egoera kaxkarrean daude. Hegoaldean dago Tanzaniako baso multzorik handiena.Bidean baobab zuhaitzen basoak, te-sail handiak, anakardondo eta mangondoen sail zabalak... topatuko ditugu. Malawi lakuaren inguruan yaoa etniako arrantzaleen herrixkak bisitatuko ditugu. Makonde zeharkatuko dugu, Indiako Ozeanoraino, eta bidean harrizko paisaia bitxiak ikusi ahal izango ditugu. #Swahiliko itsasbazterrari jarraituta, Kilwa-Kissawani (abandonatutako koralezko hiria) aurkituko dugu, persiar, arabiar eta portugaldarrek ozeano horren bazterretan utzitako arrastoen bidez historian atzera egiteko aukerarekin. Bukatzeko, Selous P.N. bisitatuko dugu, Afrikako fauna erreserbarik handiena, naturaren paradisua. Bidaiaren azken egunak naturaren edertasunaren erdian emango ditugu, Zanzibar uhartean, historiaren zama ageri-agerian duen ikaragarrizko edertasuneko uharte horretan.#
Interesguneak
• Ruaha P.N. • Mikuni P. N. • Ruaha ibaiaren ondoko baobab basoa • Isimilia, Harri Aroko aztarnen lekukoa • Njombeko te-sailak • Malawi lakua, Mbamba Bay delakoan • Makonde Plato • Mikindaniko badia eta asentamendu historikoa • Kilwa Kisawani, koralezko hiri abandonatua • Rufiji ibaia • Selous P.N., Afrikako erreserbarik handiena • Zanzibar, espezien betidaniko uhartea.
Ibilbidea
Dar Es Salamerainoko hegaldia – Mikumi P.N. – Ruaha P.N. – Njombe – Songea – Mbamba Bay – Malawi lakua – Songea – Tunduru – Newala – Mikindani – Kilwa – Selous P.N. – Zanzibar uhartea.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide hau gogorra da, bidean ezusteko ugari topa ditzakegu (bide txarrak eta eskasak, azpiegitura urriak). Horrek bidaiarien parte-hartze aktiboa eskatzen du, eta bidaiaz gozatzeko joera baikorra. Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Hotel txikietan eta kanpalekuetan egingo dugu lo, gehienetan arruntetan edo oso arruntetan. Horregatik, kanpin-dendak eramango ditugu gurekin, behar ditugunean erabiltzeko. Zanzibar uhartera joateko ferrya hartuko dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, sarrera Dar Es Salametik eta itzulera Zanzibar uhartetik.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Tanzanian sartzeko bisatua.
Mikumi, Ruaha eta Selous parke nazionaletarako sarrerak eta kanpatzeko tasak.
Selous, Mikumi eta Ruaha parke nazionaletan, pentsio osoa.
Lur mota guztietarako ibilgailuko garraioa, ibilbide osoan.
Kilwa Kisiwanira joateko txalupa.
Zanzibar uharterako ferrya (joaneko bidaia).
Dar Es Salam, Kilwa, Mikindani eta Zanzíbarren, turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
Ibilbidearen gainerako tokietan, hotel, aterpetxe, pentsio eta kanpalekuetako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldeko ekipoa, ibilbide osoan.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Prezioa : 3.250 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?