Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2024
Foto Kailash mendiko ibilbidea Himalaiatik Karakorumera

Kailash mendiko ibilbidea
Himalaiatik Karakorumera

Kailash mendiko ibilbidea
Himalaiatik Karakorumera

Bidaia hau apartekoa da, eta hain da zabala eta aberatsa, bidaiak bere baitan hartzen dituen guztia lerro soil batzuetan laburbiltzea ezinezkoa dela.

Himalaiako eta Karakorumeko mendikateak naturak edo izadiak eskaintzen dizkizun opari nagusietakoak dira. Eta ez dira nolanahiko opariak. Luzeran, ia 3.000 kilometro dituzte eta haien babesean antzina-antzinatik elkartzen dira hainbat kultura, paisaia eta sinesmen, elkarren artean lotune ugari dituztenak. Historian zehar, herrialdeen arteko mugak finkatzen joan badira ere, bertako mendi erraldoiek, ibai handiek eta neguko lakuek batzen jarraitu izan dituzte bertan bizi diren pertsonak.

Katmandu bailaratik abiatuta, gorantz egingo dugu, Tibet aldera, Langtang-eko karabanen antzinako ibilbidean zehar. Kyirong-etik Tibeteko lautadako mendebaldeko Ngari eskualdean zeharreko ibilbide bat egingo dugu, “Elurretako bitxi ederra” den eta urtero-urtero milaka erromes jaso ohi dituen Kailash mendira iristeko. Ondoren, Taklamakan-go oasirik ospetsuenetako bat bisitatuko dugu: Kashgar. “Karakorum highway” bidean barrera jarraituko dugu, Khunjerab-eko pasabideraino, eta bertatik ikusi ahal izango ditugu Karakorumeko gailurrik handienak, mitikoak. Handik beherantz joko dugu, Indo bailaran zehar, Islamabad hirira iritsi arte. 

Interesguneak

• Khunjerab pasabidea, Txina eta Pakistan arteko muga ikusgarria • Kailash, Tibeteko bihotza, mitikoa eta espirituala • Hunza bailara eta Karimabad: Baltistan mitikoa, Tibeteko islamaren topagunea • Tholing eta Tsaparang: Guge erresumako antzinako hiriburuko arkeologi guneak • Karakorum autobidea (ingelesez, “Karakorum Highway” edo “KKH”): munduko nazioarteko errepiderik altuena • Kashgar, karabanen ibilbideko eta Erdiko Asiako etnien (uigureak, tayikoak, kirgisak…) elkargunea • Batura eta Hopar, glaziar-kopururik handien biltzen duen lurraldean gaudela konturatzeko (polotako eremuak alde batzera utzita, jakina) • Chilas, 8.125 m-ko Nanga Parbat gailurraren oinetan • Katmandu eta Katmandu bailara: Swayambunath eta Bodinath-eko estupak; Patan eta Bakhtapur; Thamel-eko giroa; Pashupatinath... • Passu eta bertako ingurune ikusgarria •  Nuwakot, newari etniaren arkitektura Himalaiako gailurren azpian • Shimshal: goi-mendietako larreak eta pamirien kultura • Islamabad-Rawalpindi, Grand Trunk ibilbide historikoan: monasterio eta gotorleku zaharrak.

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia –Bakhtapur –Nuwakot –Kyirong –Saga –Pariyang –Manasarovar lakua–Darchen –Moincer –Tsada –Gar –Doma –Shaidullah –Yarkand –Kashgar –Tashkurgan –Passu –Shimshal –Karimabad –Chilas –Fairy Meadows –Naran –Islamabad.

Zenbait datu interesgarri

Zeharkaldi hau Asiako kontinentean zehar egin daitekeen ibilbide ikusgarri eta aberatsenetakoa bat da, inolako zalantzarik gabe. Himalaiako eta Karakorumeko mendebaldeko paisaia erraldoi eta ikusgarrien artean, eta atzean edertasun lehor eta basatiaren indar biziz. Eskakizun handiko programa: 9 egunez 4.000 m-tik gorako bideetan zehar ibiliko gara. Bisitari gutxi jaso ohi dituzten eta azpiegitura gutxi dituzten tokiak ezagutuko ditugu, baina lasai, errepideen kontserbazio-egoera onargarria da eta autobus txiki bat izango dugu garraiobide, Katmandu-Kyirong arteko tartean eta bisita batzuetan izan ezik, halakoetan bertako 4x4 motako ibilgailuak erabiliko baititugu. 

Hotel eta ostatuetan, batzuetan oinarrizkoak, egingo dugu lo. Gainera, oinezko ibilbide batzuk ere egingo ditugu, inguruko mendietako paisaien edertasunaz gozatzeko.

Ibilbide hau egiteko beharrezko bidaia-baimenak aurretik eskatu behar dira eta denbora behar izaten da. Proposamen honetan interesatuta egonez gero, ez utzi azken ordurako eta jarri gurekin aurretik harremanetan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko hegaldi erregularrak, joan- etorria.
    - Nepal, Txina eta Pakistanen sartzeko bisatuak.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Katmandutik Kyirong- erako bertako 4x4 ibilgailuetako garraioa.
    - Ibilbidearen gainerako zatirako, Toyota Coaster motako autobus pribatu bat izango dugu garraiobide.
    - Katmandu, Bakhtapur, Kashgar, Passu Karimabad, Chilas, Naran eta Islamabad hirietan, turista- motako hoteletako ostatu- gastuak (15 gau), birentzako geletan, bainugela pribatuarekin (lo eta gosaria).
    - Nuwakot, Kyirong, Saga, Darchen, Tsada, Ali/ Gar, Yarkand, Tashkurgan hirietan, hotel xumeetako ostatu- gastuak (9 gau), birentzako geletan, bainugelarekin (lo eta gosaria)
    - Pariyang, Shimshal eta Fairy Meadows- en, oinarrizko hoteletako ostatu- gastuak, birentzako geletan, bainugelarekin, lo egitea eta gosaria barne (3 gau).
    - Manasarovar lakuaren  inguruan, Mincer, Domar eta Shaidulla hirietan, guesthouse motako oinarrizko ostatuetan egingo dugu lo, birentzako edo askorentzako geletan, konpartitzeko bainugelarekin, lo egitea eta gosaria barne (5 gau).
    - Shimshal, Karimabad eta Fairy Meadows hiriak bisitatzeko 4x4 motako bertako ibilgailuetako garraioa.
    - Xinjiang- eko bidaia- baimenak.
    - Tibeteko bidaia- baimenak: TTP, militarren baimena, mendebaldeko baimena eta segurtasun- baimena.
    - Bertako CPI bidaia- asegurua.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Ngari- ko zeharkaldian zehar, Tibeteko gidari ofiziala.
    - Banoako gidaria. 

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako kontzeptu guztiak

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 4.150 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kailash mendiko ibilbidea
Himalaiatik Karakorumera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT