Lehen giza-komunitateen bizimoduak nomadismoa zuen oinarri, hau da, jatekoaren bila toki batetik bestera ibiltzea. Historikoki oso berandura arte gizakumeak ez ziren toki batean finkatu. Eta toki batetik bestera ibiltze horretan ezinbesteko garrantzia izan dute komunitateen arteko ibilbideek, merkataritza-gaien, kulturen, ezagupenen eta sinesmenen elkartrukatzea ahalbidetu izan duten bideek.
Zetaren Bidea bi mila urtetik gorako epean Europa eta Asiaren arteko harremanetarako bide bakarra izan zen, toki batetik bestera joatea benetako abentura eta ausardia zen garaietan hain zuzen ere. Bide hori urrutitik etorritako merkataritzako gaien garraiobide nagusi bilakatu zen, eta hamaika istorioren sorleku.
#Guk proposatutako ibilbideak karabanen bideari jarraitzen dio, lautada, basamortu eta mendi-pasabideetan zehar. Txina osatzen duten kultur ezberdinak ezagutu nahi ditugu, Zetaren Bideari jarraituta geografia aldatzen den heinean ohiturak eta kulturak ere aldatuz doazela ikusteko.
Marko Poloren ibilbideari jarraituta, Txinan sartuko gara, Pekinen zehar, Zertaren Bidearen benetako hiriburua den Xianera iristeko. Ondoren Erdialdeko Asian zehar, Karakorumera iritsiko gara, gero Indo harana eta Indiako azpikontinenteko hiriak bisitatuko ditugu.
Interesguneak
• Pekin: tenpluak, museoak, parkeak, Bake Zerutiarraren Atea, Hiri Debekatua..• Xian, inperioaren hiriburua 11 dinastian zehar, eta “Terrakotazko armada”ren kokalekua • Lanzhou, karabanen Tibet, India edo Erdiko Asiarako abialekua • Txinako lamaismoaren monasterio nagusia: Labrang • Jiayuguan, Txinako Harresi Handiaren azken gotorlekua • Mogaoko haitzuloak, Txinako arte budistaren ondarerik onena • Turfango oasia, itsasoaren mailaren azpitik 150 m-ra • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Erdialdeko Asiako etnia ezberdinen topagunea: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Khunjerab Pass, Txina eta âkistanen arteko muga ikusgarria • Karakorum Highway, Indo Harana zeharkatzen duen errepidea, bataz beste 2.00 m-ko altueran • Karimabad eta Hunza harana, Karakorumeko gailur erraldoak • Gilgit, Karakorum Higwayko Pakistango geraleku nagusietako bat • Islamabad: bazarrak, meskitak.
Ibilbidea
Pekínerainoko hegaldia –Xian –Lanzhou –Labrang –Lanzhou -Jiayuguan –Dunhuang –Turfan – Kashgar – Khunjerab Pass –Passu–Karimabad– Chilas–Islamabad.
Zenbait datu interesgarri
Bidaia luzea, garraiobide ugarirekin: autobus pribatu txikia, taxia, trena (ohatze edo literekin) Lanzhou-Jiayuguan, Dunhuang-Turfan eta Turfan-Kashgar tarteetarako. Hegazkina: Pekín-Xian eta Xian-Lanzhou tarteetarako. Herrialdeko azpiegitura turistikoa kontuan hartuta, ostatuak ere maila ezberdinetakoak izango dira: hotel erosoetatik oinarrizko aterpetxeetara. Klima asko aldatzen da toki batetik bestera: Erdialdeko Asiako lautadetan, beroa da nagusi; mendietan, berriz, hotza. Ibilbide gogorra, baina oso interesgarria, partaideen izpiritu bidaiaria gogoan edukitzea eskatzen duena. Gure bidaien artean, klasiko bat. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Islamabadetik.
Barruko hegaldia: Pekin- Xian eta Xian- Lanzhou.
Txinan sartzeko bisatua.
Pakistanen sartzeko bisatua.
Hotel eta aireportuen eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
Trena (literekin): Lanzhou- Jiayuguan, Dunhuang- Turfan eta Turfan- Kashgar.
Autobus pribatua: Lanzhou- Labrang- Lanzhou, Jiayuguan- Dunhuang eta Kashgar- Tashkurgam- Sust- Passu- Karimabad- Chilas- Islamabad tartetarako.
Ibai Horian, Bingling bisitatzeko batela.
Harresi Handia bisitatzeko garraio pribatua.
Terrakotazko Armada bisitatzeko garraio pribatua.
Hotel xumeetako ostatua (lo egitea eta gosaria), Tashkurgam, Chilas, Passu eta Xiahe hirietan.
Ibilbidearen gainerakoan, turista mailako hotelak, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.