Gure planetako herrialderik zabalena, asko eztabaidatu da errusiarren arimaz eta izaeraz, beren burua gobernatzeko ezintasunaz, beren haserrealdi neurrigabeaz… guk geuk gure kabuz mito horiek argitzeko aukera izango dugu.
Mosku hiriburu gorabeheratsuan murgildu ondoren, hain ospetsua den Urrezko Eraztuna zain izango dugu eta handik iparraldeko Arjangelsk hirira eta Solovietskie artxipelago urrutira jauzi egiteko. Itsaso Zuriak ureztatzen du lehenengo gulaga izan zenaren ertza, erretiroko espiritualeko toki ikusgarria eta Iparralde Handiaren landa-giroaz gozatzeko aukera aparta.
Trenak hurreratuko gaitu Petrozavodsk hirira, eta handik Gizateriaren Ondarea den Kizhi hirira joango gara. Ondoren Lagoda lakua inguratuko dugu, Valaam hiriko espiritualitatera iristeko. Eta amaieran, San Petersburgo hiri inperiala, zoragarria, Pedro I.aren obra handia, eta bertan emango ditugu herrialde zoragarri honetako azken bidaia-egunak.
• Mosku, kipula itxurako kupulak eta diru askoko aberatsak • Suzdal eta Vladimir: landa-giroko Errusiaren erakargarritasuna • Yaroslavl, Gizateriaren Ondarea • Sergiev Posad-eko multzo sakratua • Arjanguelsk eta Solovietskie uharteak, espiritualtasunaren eta infernuaren artean • Kizhí: egur edo zurezko arkitektura tradizionala • Sortavalako finlandiar itxurako arkitektura • Pedro Handiaren lan handia: San Petersburgo.
Moskurainoko hegaldia – Vladimir – Suzdal–Yarolavl –Rostov Velikiy –Arjanguelsk –Solovietskie uharteak –Petrozavodsk– Kinerma –Sortavala –San Petersburgo.
Moskurainoko haranzko hegaldia eta itzulera San Petersburgotik. Urrezko Eraztuneko joan-etorrietarako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu, eta tartean autobusa, hegazkina, itsasontzia, txalupak, trena eta garraio publikoa erabiliko ditugu. Bidaia honetan Errusiako tokirik ezezagunetako batzuk bisitatuko ditugu, baita mendebaldeko ikuspegitik ezezagunagoak diren Errusiako iparraldeko beste toki batzuk ere.
Alojamenduen maila zuzena da orokorrean. Ibilbide zirkularra eta pixka bat konplexua, berez zaila eta konplexua den herrialde batean asko direlako erabiliko ditugun garraioak eta bisitatuko ditugun tokiak. BANOAko gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Moskura eta itzulera San Petersburgotik.
- Errusian sartzeko bisatua.
- Aireportu, geltoki, portu eta hotelen arteko joan- etorriak
- Barruko 2 hegaldi: Mosku- Arjanguelsk eta Arjanguelsk- Solovietskie.
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa Moskun, Urrezko Eraztunean eta Petrozavodsketik, San Petersburgoraino.
- Itsasontziko joan- etorriak. Solovietskie- Rabocheostrovsk, Petrozavodsk- Kizhi- Petrozavodsk, Sortavala- Valaam- Sortavala eta San Petersburgo- Peterhof.
- Gau 1 literak dituen tren batean, laurentzako konpartimentutan, Kem eta Petrozavosdsk arteko tartean.
- Ibilbide osoan, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin), Solovietskie uharteetan eta Kinermanen izan ezik.
- Solovietskie uharteetan, oinarrizko hoteleko ostatua, birentzako logeletan (lo egitea eta gosaria).
- Kinermanen, ohiko etxe batean ostatua, afaria eta gosaria barne. Zerbitzu anitzak dituzten hainbat gelatan lo egingo degu.
- Ibilbidearen tokirik esanguratsuenetako sarrerak:Moskuko Kremlina, Peterhoffen Jauregia, Ermitage, eta Soloviettski uharteetako txangoak ere bai.
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu gabeko gainontzeko museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.650 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.