Munduko hareazko espazio jarraiturik handiena. Esku bateko hatzekin kontatzen dira gurutzatzera ausartu eta gero kontatzeko bizi izan diren esploratzaileak. Wilfred Thesiger britainiarrak, batzuentzat “Azken esploratzaileak”, bost urte eman zituen bere hondarretan beduino nomadekin bizirauten, eta “Arenas de Arabia” (Arabiako hareak) liburu bikaina idatzi zuen, egilearen arabera: “iragan galdu bati omenaldi bat eta bere jendeari gorazarre bat, lehenagoko ondare bikainak”. Thesigerrek berak zioen: “Munduko paisaiarik ederrenetako bat ikusi dut eta tribu interesgarri eta ezezagunen artean bizi izan naiz. Leku hauetako inork ez nau hunkitu, Arabiako basamortuek bezala”.
Lurreko eskualde hezigaitzenetako batean sartzea proposatzen dizuegu. Arabiar penintsulako 650.000 kilometro koadro hartzen ditu eta Saudi Arabiako hegoaldetik sartuko gara bertara. Sei egun eta bere gauekin Rub Al Khali mitikoaren hondarrezko itsasoaren artean murgiltze osoa, hango dunez, isiltasunez eta zeru izartsuez gozatzeko. Harritzeko, halaber, beren harkaitz-formazioekin, milaka petroglifo ezkutatzen baitituzte, jainkosa paganoen eta antzinako tribu eta karabanen istorioak kontatzen dituztenak. Uruq bani Maaribeko Fauna Basatiaren Santutegia bisitatuko dugu. Bertan, birsartutako orix eta gazela taldeek harea eta mendi artean korritzen dute.
Najran oasi hiriak, Banu Yam tribuaren sorlekua eta intsentsu karabanen igarobide historikoa, bere ibai, oasi eta adobezko dorre eta jauregiekin, bidaiari amaiera galanta emango dio.
• Yeda historikoa, itsas Gorriaren ertzean • Al Balad auzo historikoa eta VII. mendeko etxeak koralina-arrokez eraikiak • Najran, aintzinako karabanen topagunea eta Hutsune Handirako sarbidea • Najraneko adobezko dorre eta jauregiak • Najraneko oasia eta ur-putzuak, Rub al Khaliko basamoertuaren ertzean • Duna eta hareazko lautaden artean lau gurpiletan “nabigatzen” • Himako karabanen eta jainkosen petroglifoak, Uneskok izendatutako Gizateriaren Ondorea • Uruq Bani Maaribeko Fauna Basatiaren Erreserba, orix eta basamortuko gazelen santutegia • Harkaitz-formazioak eta fosilak • Beduinoen bizimodua.
Yedarainoko hegaldia – Najran –Rub al Khali (sei gau) –Najran –Yeda.
Natura eta historia bidaia Rub al Khali basamortu mitikora, munduko herrialderik hermetikoenetako batean barrena. Basamortuko ibilbidean lur orotako ibilgailuetan egingo dugu eta mendi denda indibidualetan egingo dugu lo, inolako zerbitzu motarekin (sei gau Rubal Khalin, pentsio osoan). Yeda-Najran eta Najran-Yeda barruko bi hegaldi hartuko ditugu.
Yeda eta Najran hirietan turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, bainu pribatuarekin eta gosariarekin. Atzerritarren eragin falta horrek jokaera eta janzkera-arauak gordetzera behartzen du, nahiz eta duela urte gutxi bezain zurrunak ez izan. Abenduan bisitatuko dugu herrialdea, Saudi Arabia bisitatzeko hilabete aproposa, tenperatura leunekin egunean zehar baina hotzak gauetan. Banoako gidaria.
- Yedarainoko jon- etorriko hegaldia.
- Barruko hegaldiak Yeda- Najran eta Najran- Yeda.
- Saudi Arabiara sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Lur orotako ibilgailuetako garraioa basamortuko ibilbide osoan (4 pasaiari kotxeko, gehienez jota).
- Sei gaueko akanpalekua mendi denda indibidualetan eta pentsio osoan Rub Al Khalin.
- Yeda eta Najran hirietan turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin, gosaria barne (3 gau).
- Rub al Khaliko Uruq Bani Marib- eko Fauna Basaitiaren Santutegia bisitatzeko sarrera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Aire- tasak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museoak, monumentuak eta gune naturaletako sarrerak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abenduaren 2tik 12ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.360 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.