Foto Ruanda eta Kongo Gorilak, txinpanzeak eta Nyiragongo sumendia

Ruanda eta Kongo
Gorilak, txinpanzeak eta Nyiragongo sumendia

Ruanda eta Kongo
Gorilak, txinpanzeak eta Nyiragongo sumendia

Kongora bidaiatzea asko bidaiatu duten eta naturaren eta bertako biztanleen zati handi batek bizitzeko habitat gogorra, baina bisitatzeko liluragarria, partekatzen duen egoera puru baten bila dabiltzanentzako proposamena da. Herrialdea, urteetako gatazkaren ondoren, oso kaltetuta dago eta azpiegitura urriak oso ukituta. Bakea ezegonkorra den arren, berreraikitze garai bat arnasten da.

Bidaia gogorra eta ustekabe askotakoa da. Zuen buruari galdetuko diozue: zer da han hainbeste ahalegin merezi duena? Gorilak, bai mendikoak, bai lautadakoak, eta benetan egoera basatian, Kahuzi Biega Parke Nazionalean eta Virunga P.N.eko lursail mitikoan ilararik egin gabe ikusi ahal izango ditugunak. Nyiragongo sumendiaren kraterrean ere egingo dugu lo, planeta osoan bisita daitezkeen sumendi aktibo bakanetako batean; Kivu lakuan nabigatuko dugu... Ruandatik Kongora sartzean, herrialde honetan Nyungwe Forest P.N.eko txinpantzeak ikusiko ditugu eta bertako zuhaitz erraldoien adaburuen artean ibiliko gara, Ithema lakuan nabigatuko dugu eta Afrikako fauna ezagutuko dugu Akagera P.N.ean.

Interesguneak

• Kigali eta bere genozidioaren monumentua • Afrikako fauna Akagera parke nazionalean • Txinpantzeak eta aireko paseoa Nyungwe Forest P.N.eko zuhaitz erraldoien artean • Lautadako eta mendiko gorilak Kahuzi Biega P.N.ean • Mendiko gorilak Virunga P.N.ean • Goma, laban lurperatutako hiria • Nyiragongo sumendiaren laba aktiboko lakura igotzea • Ithema lakuan eta Kivu lakuan nabigatzea.

Ibilbidea

Kigalirainoko hegaldia– Akagera P.N.– Nyungwe Forest P.N. (txinpanzeak) – PKahuzi Biega P.N. (mendiko eta lautadako gorilak) – Bukavu – Goma – Virunga P.N. (mendiko gorialk) –  Nyiragongo sumendia –  Kivu lakua – Kigali.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia gogorra, non jarrera positiboa erabakigarria den ustekabez beteriko ibilbide bat aurrera ateratzeko, seguru asko aurkituko duguna. Urte askotako gatazken ondoren, herrialdea eta bere azpiegiturak oso egoera txarrean daude, eta, ondorioz, gauzarik errazenek ez dute oraindik normaltasunez funtzionatzen.

Kasu batzuetan, interes handiagoko puntuak eskuratzeko ahalegin handia egin behar da. Adibidez, txinpantze eta gorilekin topo egiteak 1-2 orduko edo gehiagoko ibilaldiak egitea eskatzen du baso eta ekuatoreko oihanean barrena, tximinoen kokapenaren arabera; edo Nyiragongo sumendiaren kraterrera igotzea, zeinaren tontorrean oinarrizko babeslekuetan lo egingo dugun, 5-6 orduko ibilaldia da.

Ruandako Kigalira hegan egingo dugu, eta handik lurrez, eta herriko hainbat parke nazional bisitatu ondoren, Kongoko Errepublika Demokratikoan sartuko gara. Ibilbide osoan lur orotako ibilgailuak erabiliko ditugu eta txalupa azkar batean Kivu lakua gurutzatuko dugu Bukavutik Gomara. Ostatua kalitate aldakorreko hotel eta kanpamenduetan izango da.

Prezioaren Barruan

  • - Kigalirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Ruandara sarrera bikoitzeko bisatua.
    - Kongoko Errepublika Demokratikoan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lur orotako ibilgailuak ibilbide osoan.
    - Turista mailako hoteletan edo ecoodge- etan ostatua, kalitate aldakorrekoak: Kigali, Akagera P.N., Nyungwe Nziza, Bukavu, Goma eta Kivu lakuan.
    - Denda finkoetako ostatua Kahuzi Biega eta Virunga Parke Nazionaletan.
    - Gau bat oinarrizko aterpean, Nyiragongo sumendiaren tontorrean.
    - Game drive- rako txalupa Ithema lakuan.
    - Txalupa azkarra, Kivu aintzira Bukavutik Gomara zeharkatzeko.
    - Pentsio osoa bidaiako 3. egunetik 14. egunera.
    - Ibilbidean deskribatutako parke nazional guztietarako sarrerak.
    - Txinpantzeak bisitatzeko baimenak Nyungwe Forest P.N.ean.
    - Kahuzi Biega P.N.ean eta Virunga P.N.ean gorilak bisitatzeko baimena.
    - Nyiragongo sumendira igotzeko baimena.
    - Nyiragongora igotzeko garraiolariak.
    - Bidaiako laguntza- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - "Barne" atalean zehaztu gabeko otorduak.
    - "Barne" atalean aipatzen ez diren herrietarako, merkatuetarako, parke nazionaletarako (museoak eta monumentuak) sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 16 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona bitbitartekoa + gidaria

Egunak: uzt. 16an.

Irteerak: MAD eta BCN.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 4.750 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ruanda eta Kongo
Gorilak, txinpanzeak eta Nyiragongo sumendia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT