Foto Egipto Betiereko herrialdea

Egipto
Betiereko herrialdea

Egipto
Betiereko herrialdea

Badira historian atzera egiteko aukera ematen diguten tokiak. Horietariko bat, zalantzarik gabe, Egipto dugu. Egipto izan zen turismo bideetan ireki zen lehenengoetariko herrialdea eta ordutik hona urte asko igaro badira ere, ondo eusten dio turismoaren presioari. Guk Nilo ibaiaren inguruko bidaia masifikatuak alde batera utzi eta mende askotako historia luzea duen lurraldearen oraina eta iragana beste era batera ezagutzeko proposamena egiten dizugu. Proposatzen dizugun ibilbidean Gizako zabalgunea bisitatuko dugu, esfingearen begiradapean, zeruaren isla ikusi ahal izango dugu Nefertari erreginaren hilobiaren gainean, Abu Simbel ezagutu… baita ere nubiarren eta feilah etniaren egungo errealitatea ikusi, Nilo ibaian zehar “falua” izeneko txalupan nabigatuz, Kairoko auzoetako eta azoketako giroa dastatu, Itsaso Gorriaren koralen distira ikusi, Sinai mendiko egunsentia, Alexandria zaharraren berpiztea…

Interesguneak

• Kairo hiria: azokak, meskitak, islama eta piramideak, Egiptoko Museoa • Nilo ibaiaren magia Asuanen edo Philaen • Abu Simbel, Edfu edo Kom Omboko tenpluak • Luxor, antzinako Tebas, Karnak, faraoien garaiko Egipto horren aztarnategi ikusgarriak • Itsaso Gorriko koralak: Hurghada eta Dahab • Santa Catalina, egunsentia Sinai mendian • Alexandriako liburutegi berriztatua, Mediterraneoari begira.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Asuan –Nilo ibaian beherantz falua-n, Kom Ombo hiriraino –Luxor –Hurghada –Dahab –Santa Catalina –Alexandria - Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Kairo-Asuan tartea trenez (ohe-bagoian) eta lur gaineko gainerako ibilbiderako autobus pribatu txiki bat. Asuanen falua (Egiptoko txalupa) hartuko dugu, Nilon zehar nabigatzeko (egun bat eta gau bat txalupan), tenplu eta toki interesgarrietan geldituz. Hurghadatik Sharm el-Sheikhera joateko transbordadorea hartuko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Kairorako hegaldi erregularra, joan- etorria. Aireportu/geltokitik hotelerako joan- etorriak. Autobus txiki bat, airea girotzeko teknologiarekin, lurreko ibilbideetarako. Trena, ohe- bagoian (aire girotuarekin), Kairo- Asuan ibilbiderako, pentsio erdian. Transbordadorea (itsasontzi azkarra), Hurghada- Sharm el Sheikh ibilbiderako. Ostatua eta gosaria 3 izarreko hoteletan, birentzako geletan, bainugela eta aire girotuarekin. Egun oso 1 (gaua eta guzti), pentsio osoan, ibaian zehar “falua” motako itsasontzian. Egipton sartzeko bisatua. Autobus edo autobus txikiko garraioa Abu Simbelera. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta hilobietarako sarrerak. Aire- tasak. Zehaztuta ez dauden irteerak. Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an/ira. 1ean/urr. 1ean.

Prezioa : 1.540 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Egipto
Betiereko herrialdea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT