Nepaleko ipar-mendebaldean lurralde txiki bat dago, politikoki Nepalekoa izan arren, Tibetari eta bere herrialdeari bizkarra emanda begira bizi dena. Mustangeko erresuma zaharra da, leku idor eta gogorra, non budismoa eta kultura tibetarra, Dalai Lamaren beraren hitzetan, Tibeten bertan baino egoera garbiagoan gordetzen baitira.
Urtero, maiatzean, "Tiji" izeneko jaialdia ospatzen da, eskualde urrun honetan urte osoan egiten den garrantzitsuena, baita Himalaiako garrantzitsuenetariko bat ere. Gizarte-, kultura eta erlijio ekitaldi koloretsua da Bertan erreinua deabruen aurrean babestea eskatzen da. Gainera, garai lehorraren amaiera markatzen du, eta uzta on baten eskaera egiten da.
Mustang-en ez ditugu ikusiko mendi handiak Nepalek ohituta gaituen moduan, baina bai lurralde malkartsua eta urruna Himalaiaren erdian, jende budistak bizi baitira han, eta atzerritarrei sartzeko debeku luzearen ondorioz bere kultura bere horretan eta ukitu gabe gorde duena. Hala ere, inguru horretara iristeko eraiki duten pista berriak denbora laburrean hori guztia aldatzeko mehatxua egiten du.
Katmandu eta bertako bailara: Swayambunatheko estupak eta Bodinath, Patan eta Bakhtapur, Thameleko giro animatua, Pashupatinath.. • Pokhara, Pewa lakuaren ertzean • Kali Gandakiko arroila, munduko bailararik sakonetariko bat • Kagbeni, Mustangerako sarbideko atea • Muktinatheko tenplu sakratua • Chunsi leizea, budista fededunak erromesan • Ghar Gompa monastegia, zaharrenetako bat • Lo Mantang, erresumaren hiriburua eta ingurumenak • Tiji jaialdia • Jhong-eko eraikin trogloditikoa • Mustang, herri eta herrixken arrosarioa, edertasun paregabeko ingurune batean.
Katmandurainoko hegaldia –Pokhara –Tatopani –Ghasa –Lete –Kagbeni –Muktinath –Lupra –Kagbeni –Chusang –Chele –Ghyaker –Shyangmoche-Ghami-Chungsi –Lo Mantang –Gharphu –Nimphu –Kora La – Yara –Tsarang –Marpha –Pokhara –Katmandú.
Katmandutik Pokharara joango gara errepidez, eta, handik, lur orotako ibilgailuetan, Kali Gandaky bailara bisitatuko dugu, Kagbenira iritsi arte, Mustang eskualdeko sarbideko atea. Gure egonaldian, bai Kali Gandaky eskualdean, bai Mustang eskualdean, zeharkatuko ditugun herrixketako hotel eta lodge txikietan hartuko dugu ostatu. Pentsio osoa izango dugu bidaiaren 5garren egunetik 13garren egunerarte.
Mustangeko batez besteko altuera handia da, eta, horregatik, ibilaldi arinak egingo ditugu Lo-Mantangera (Mustangeko hiriburua) hurbildu ahala, gure aklimatazioa hobetzeko, baina baita Nepaleko txoko honetara zuku gehiago ateratzeko ere. Pokharatik Katmandura itzultzeko hegaldi bat hartuko dugu. Banoako gidaria.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldia Pokhara- Katmandu.
- Nepalera sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Hamaika egunetako garraioa lur orotako ibilgailu pribatuetan, Katmandutik Lo- Mantangeraino eta itzulera Pokhararaino(4 bidaiari ibilgailuko).
- Turista- motako hoteletako ostatua, birentzako logela, bainugela pribatuarekin eta gosaria barne, Katmandun eta Pokharan.
- Lodge apaletako ostatua Kali Gangaki eta Mustang eskualdetako egonaldian (ikus ostatuari buruzko atala).
- pentsio osoa bidaiaren 5garren. egunetik 13.ra, (edariak ezik).
- Mustang eskualdera sartzeko baimen berezia.
- Annapurna Parke Nazionalera sartzeko baimena.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidaria, ingelesez dakiena.
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria
Egunak: maiatzaren 15etik 30era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.980 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.