San Lorenzo ibaiak eta Quebeceko parke nazionalek ongi etorria emango digute Kanadako ekialdeko paraje ikusgarrienak ikusteko aukera emango digun bidaia honetan. Montreal hirian hasiko dugu ibilbidea, eta hiri horretatik San Lorenzo ibaiaren iparraldeko parke naturalerantz abiatuko gara. Grands Jardins eta Hautes‐Gorges-de-la-Rivière‐Malbaie parkeak, Saguenayko fiordoa eta Tadoussac herrixka, eta azken horretan Quebec ezaguneneraino eramango gaituen baleen ibilbidearen hasiera. San Lorenzo ibiaren inguruko fauna behatuko dugu: belugak, minke baleak, balea urdinak, xibarta baleak, itsas txakurrak… eta milaka hegazti, ingurune paregabean.
Ibai ikusgarri hori zeharkatu eta Gaspesie deritzon penintsulan sartuko gara, inguruko parke nazionalik onenak ezagutzeko: mendi alpinoetako Gaspesie parkea, badia ikusgarriak dituen Forillon parkea, edota denborak zizelkatutako Bonaventure uhartea, zanga-kolonia handi baten bizilekua. Ondoren eta Bic izeneko parkera joko dugu, bidezidor eta kala ugariren paradisua. Baina ibilbideak badu, naturaz gain, bestelako eskaintzarik: “frantsesez mintzo den Amerikan” gaude eta egun batzuk gordeko ditugu Quebec hiri interesgarria, Gizateriaren Ondare izendatua. Hasiera-hasieratik bete-betean harrapatuko gaituzten espazio natural ikaragarrien ibilbide honi kultur kutsuko amaiera emateko erarik aproposena.
•Montreal, kosmopolitena. • Grands Jardins P.N. • Hautes‐Gorges-de-la-Rivière‐Malbaie P.N. • Saguenay-ko fiordoa • Tadoussac, arrantza giroko herri paregabea • Baleen ibilbide ezezaguna • Pointe de Mingan, Quebec basatia • Gaspesie P.N., Kanadako ekialdeko parkerik alpinoena • Forillon P.N. ikusgarria • Perce izeneko harkaitz ospetsua • Bonaventure uhartea eta bertako zangen kolonia • Bic P.N. kutuna • Quebec, historia luzeko hiria, berau ere UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua •
Montrealerainoko hegaldia –Baie Saint Paul –L’Anse Saint Jean –Tadoussac –Port Cartier –Havre Saint Pierre –Port Cartier –Saint Anne des Monts –Gaspe –Perce –Rimouski –Quebec –Montreal.
Hegaldia Montrealeraino, eta Montrealetik itzultzeko.
Furgoneta pribatua ibilbide osoan. Logela bikoitzeko motelak bainugela pribatuarekin ibilbide osoan zehar
(19 gau) L’Anse de Saint Jean-en izan ezik. Bertan logela bikoitzak edo banakoak dituzten aterpetxe batean hartuko dugu ostatu, bainugela pribatuarekin ( gau 1).
San Lorenzo ibaia zeharkatu eta Gaspesieraino iristeko transbordadore bat. Bost parke nazional bisitatuko ditugu, beraz oinez egitea ezinbestekoa izango da parke horietako tokirik interesgarrienetaraino iristeko eta bidaiari etekinik handiena ateratzeko. Baleak ikusteko txango bat egingo dugu. Banoako gidaria.
- Montrealerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- eTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- Furgoneta pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
- Ostatua turista motako moteletan, logela bikoitzak bainugela pribatuarekin ibilbide osoan (19 gau), L’Anse Saint Jean- en izan ezik.
- Bainugela pribatua duen aterpetxe batean ostatua L’Anse Saint Jean- en birentzako edo banakako logeletan (gau 1).
- Godbout edo Baie Comeautik, Matanerainoko ferria.
- Tadoussac- en baleak ikusteko txalupaz eginiko txangoa.
- Mingan irlak bisitatzeko itsasontziz eginiko txangoa.
- Bonaventure irla bisitatzeko itsasontziz eginiko txangoa.
- Parke nazionaletarako sarrera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren otorduak.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 22 egun
Taldea: 6 eta 10 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: ekainaren 4tik 25era
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 4.660 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.