Abuztuan, hilabeteko oporrak hartu ezin dituen jendeari begira dago pentsatuta bidaia hau: Peru 18 egunetan ezagutzeko aukera.
#Etengabeko harridura sorraraziko digu ibilbideak, herrialde honek eskaintzen dizkigun paisaien eta kulturen aniztasunak eragindakoa: arroila sakonak, kolonaurreko kultura zaharren oroitzapenak, Titikaka lakuaren edertasuna, Arequipa hiriko arkitektura barrokoa, Nazca hiriko aztarnen misterioa, goilautadako paisaiak, Cusco, Machu Picchu...
#Egun gutxitan, baina erritmoa gehiegi azkartu gabe, Peruko tokirik interesgarrienak ezagutuz: naturaren edertasuna, arkeologi guneak, hiri kolonialak...
Ibilbidea
Limarainoko hegaldia –Ballestas uharteak –Nazca –Arequipa–Colcako arroila–Puno–Titikaka lakua–Cuzco–Haran Sakratua–Machu Picchu–Lima.
Prezioaren Barruan
Limarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldia Cuzco- Lima.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ollantaytambo- Aguas Calientes- Ollantaytambo tarteko trena.
Txalupa- bidaiak, Ballestas uharteetan eta Titikaka lakuan.
Gainerakoan: garraioa, autobus pribatu batean.
Ibilbide guztiko hoteleko ostatu- gastuak: lo egitea eta gosaria.
Machu Picchu ikusteko bi sarrera.
Haran Sakratua eta Cuzco hiria bisitatzeko turismo- txartelak.
Colca haranarako sarrera.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak (30 € inguru).
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Prezioa : 2.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?