Peru da, inolako zalantzarik gabe, Andeetako herrialderik bisitatuena. Indigenen kulturak, hiri kolonialak, gailurretako elurrak, sumendiak, goi-lautada, basamortua, kolonaurreko kulturen bizitasuna... eta beste hainbat motibo, Andeetako bizimodura hurreratzeko: paisaiak, kulturak, klimak, arkeologia guneak…
Bidaia honetan inken garaian Tahuantinsuyo izena zuen lurraldearen bihotza ezagutzeko proposamena luzatu nahi dizugu: lau puntu kardinaletako lurra.
• Machu Picchu, inken hiri galdua • Mendikate Zuriko elurrak eta glaziarrak • Peru esoterikoa Nazcan: lerro–multzoen misterioa • Trujillo eta Arequipako giro koloniala: elizak, monasterioak, Arma plaza... • Cuzko: Q’orikancha izeneko inken eguzki tenplua, Sacsyhuaman, San Blas auzoko kaleak, azoka... inken munduaren bihotzean • Haran Sakratua eta indigenen komunitateak: Pisac, Ollantaytambo • Titikaka lakuko uharteak • Colca arroilako mendiak eta kondor hegaztiak • Chan Chan eta eguzki eta ilargiaren piramideak, Trujillon. Sipango jauna, motxika kulturarekiko hartu–emana.
Limarainoko hegaldia – Huaraz – Trujillo – Chiclayo – Lima – Nazca – Arequipa – Colca – Puno – Titikaka lakua – Cuzko – Haran Sakratua – Machu Picchu – Cuzko – Lima.
Lurreko ibilbiderako autobus pribatu bat edukiko dugu. Chiclayo–Lima eta Cuzko–Lima hegazkinez. Ollantaytambo–Aguas Calientes artean, joan–etorriko trena. Paracaseko badian eta Titikaka lakuan, txalupak. Turista mailako hotelak. Banoako gidaria.
- Limarainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldiak: Chiclayo–Lima eta Cuzko–Lima.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ollantaytambo–Aguas Calientes–Ollantaytambo trena.
- Txalupa–bidaiak, Ballestas uharteetan eta Titikaka lakuan.
- Gainerakoan: garraioa, autobus pribatu batean.
- Ibilbide guztiko hoteleko ostatu–gastuak (lo egitea eta gosaria).
- Machu Picchu bisitatzeko sarrera.
- Huayna Picchu igotzeko sarrera.
- Haran Sakratua eta Cuzko hiria bisitatzeko turismo–txartela.
- Colca harana eta Sipango Jauna ikusteko sarrerak.
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 8 eta 18 pertsona bitartekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 1 / abu. 4 / ira. 1 / urr. 6.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 4.080 € + aire tasak*
Gehigarria : abu., 300 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.