Foto Patagonia Udaberria   hego hemisferioan

Patagonia
Udaberria
hego hemisferioan

Patagonia
Udaberria
hego hemisferioan

  Udaberri australa dator eta munduaren azken mugaren mitora hurbiltzeko sasoi egokia izan daiteke: Patagoniara.

Mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andeetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturraren bidez Antartidatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena.

Negu australa igaro berritan, Patagoniako basoetako bide-zidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko sasoirik onena da: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta.

Herri eta hiri ikusgarriak bisitatuko ditugu: Valdivia, Calafate, Punta Arenas, Puerto Montt... Eta bidaian Valdes penintsulan baleak ikusteko aukera, eta Patagoniako naturaren edertasunaz gozatu edota Buenos Aires hiriko giroa ezagutzekoa. 

Interesguneak

  • Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Huerquehue Parke Nazionala • Alerce Andino Parke Nazionala • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallanes eskualdea • Seno Ultima Esperanza eta Serrano ibaia, zeharkaldi zoragarria • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Valdes penintsula, itsas elefanteak, pinguinoak eta baleak • Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.

Ibilbidea

Txileko Santiagorainoko hegaldia –Pucon –Huerquehue P.N.–Quillaipe–Alerce Andino P.N.–Chiloe uhartea–Puerto Montt –Punta Arenas–Puerto Natales –Torres del Paine P.N. –Calafate –Los Glaciares P.N. –Valdes penintsula –Buenos Aires

Zenbait datu interesgarri

Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txilen bi hegaldi egingo ditugu eta Argentinan beste bi, ibilbide luze honetan denbora irabazteko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik.
  • - Barruko hegaldiak: Santiago-Temuco, Puerto Montt-Punta Arenas, Calafate-Trelew eta Trelew-Buenos Aires.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Autobus publikoko garraioa: Puerto Montt-Castro-Puerto Montt, Calafate-Chalten-Aireportua tarteetarako.
  • - Hurrengo tarteetako garraio pribatua: Temuco-Pucon, Pucon-Puerto Varas, Quinchao uhartea eta Cucao, Punta Arenas-Puerto Natales eta Calafate, Paineko Parke Nazionala eta Perito Moreno Glaziarra bisitatzeko irteeran.
  • - Seno Ultima Esperanza eta Torres del Paineko Parke Nazionalera joateko txalupa-garraioa.
  • - Valdes penintsulako garraio pribatua.
  • - Punta Piramiden, baleak ikusteko txalupa-garraioa.
  • - Torres del Paine eta Perito Moreno parkeetako sarrera.
  • - Caleta Valdes eta Punta Tomboko pinguinoen hazlekurako sarrera.
  • - Hotel eta aterpetxeetako ostatu-gastuak
  • - Bidaia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Otorduak.
  • - Aireportuko tasak (10 € inguru).
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 2an.

Prezioa : 4.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Patagonia
Udaberria hego hemisferioan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT