Udaberri australa dator eta munduaren azken mugaren mitora hurbiltzeko sasoi egokia izan daiteke: Patagoniara.
#Mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andeetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturraren bidez Antartidatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena.
#Negu australa igaro berritan, Patagoniako basoetako bidezidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko sasoirik onena da: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta.
#Herri eta hiri ikusgarriak bisitatuko ditugu: Valdivia, Calafate, Punta Arenas, Puerto Montt...
#Eta bidaian Valdes penintsulan baleak ikusteko aukera, eta Patagoniako naturaren edertasunaz gozatu edota Buenos Aires hiriko giroa ezagutzekoa.
Interesguneak
• Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallaes eskualdea • Seno Ultima Esperanza eta Serrano ibaia, zeharkaldi zoragarria • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Valdes penintsula, itsas elefanteak, pinguinoak eta baleak • Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.
Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txilen bi hegaldi egingo ditugu eta Argentinan beste bi, ibilbide luze honetan denbora irabazteko. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik.
Barruko hegaldiak: Santiago- Temuco, Puerto Montt- Punta Arenas, Calafate- Trelew eta Trelew- Buenos Aires.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus publikoko garraioa: Puerto Varas- Castro- Puerto Montt, Calafate- Chalten- Aireportua tarteetarako.
Hurrengo tarteetako garraio pribatua: Temuco- Pucon, Pucon- Puerto Varas, Quinchao uhartea eta Cucao, Punta Arenas- Puerto Natales eta Calafate, Paineko Parke Nazionala eta Perito Moreno Glaziarra bisitatzeko irteeran.
Ultima Esperanza fjord eta Torres del Paineko Parke Nazionalera joateko txalupa- garraioa.
Valdes penintsulako garraio pribatua.
Punta Piramiden, baleak ikusteko txalupa- garraioa.
Torres del Paine eta Perito Moreno parkeetako sarrera.
Caleta Valdes eta Punta Tomboko pinguinoen hazlekurako sarrera.
Hotel eta aterpetxeetako ostatu- gastuak
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Otorduak.
Aireportuko tasak (10 € inguru).
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 1ean.
Prezioa : 3.880 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?