Uda australaren amaieran munduaren azken mugaren mitora hurbiltzen gara: Patagoniara. Ibilbide paregabea eskaini nahi dizugu, paregabea iraupenari, edukiari eta edertasunari dagokienez, bertan mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturrari esker Antartidatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena.
Garaio honetan aukera daukagu Patagoniako basoetako bide-zidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta.
Emozio bera eragiten du lurraren mugaraino, Suaren Lurralderaino, hurbiltzeak, Beagle kanalean nabigatu eta benetan munduaren azken muturrean gaudela sentitzeak. Eta bidaiari amaiera borobila emateko, Buenos Aires ezagutuko dugu, hiri horretako zalapartaz eta tangoen erritmoaz gozatzeko.
• Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Huerquehue Parke Nazionala • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallaes eskualdea • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Ushuaia eta Suaren Lurraldeko Parke Nazionala • Beagle kanala y• Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.
Txileko Santiagorainoko hegaldia – Pucon – Huerquehue P.N. – Puerto Varas – Chiloe uhartea – Puerto Montt–Puerto Natales – Torres del Paine P.N. – Calafate – Los Glaciares P.N. – Ushuaia – Beagle Kanala – Buenos Aires.
Munduko azken mugetara bidaia, non klimak txangoak baldintza ditzakeen. Garrantzitsua da da sasoi fisiko onean egotea bidaiaz zein ibilaldiez gozatu ahal izateko. Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txile eta Argentinan aurreikusitako barruko hegaldiek denbora irabazteko aukera ematen digute. Banoako gidaria.
- Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik.
- 4 barruko hegaldiak: Santiago–Temuco, Puerto Montt–Puerto Natales, Calafate–Ushuaia eta Ushuaia–Buenos Aires.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Hurrengo tarteetako autobus pribatuko garraioa: Temuco–Pucón–Puerto Varas, Quinchao uhartera eta Cucaora, P.N. Torres del Paine, P.N. Torres del Paine–Calafate, Perito Moreno glaziarrera eta El Chaltén–Calafate aireportura.
- Autobus publikoko garraioa hurrengo tarteetan: Puerto Varas–Castro–Puerto Montt, Calafate–Chalten tarteetarako.
- Ostatua turista–mailako hotel, ostatu eta ostatuetan, logela bikoitzetan, bainugela pribatuarekin eta gosariarekin.
- Parke nazionaletarako sarrerak: Huerquehue, Chiloé, Torres del Paine, Los Glaciares eta Tierra de Fuego, ibilbidean adierazten denaren arabera.
- Beagle kanalean nabigazioa
- P.N. Torres del Painen eta Chalten–en aurreikusitako txangoetarako tokiko gidak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztuta ez dauden museoetarako, monumentuetarako eta Parke nazionaletarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 23 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.
Egunak: mar. 1 / mar. 4.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 4.880 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.