Udaberri australa dator eta munduaren azken mugaren mitora hurbiltzeko sasoi egokia izan daiteke: Patagoniara. Ibilbide paregabea eskaini nahi dizugu, paregabea iraupenari, edukiari eta edertasunari dagokienez, bertan mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturrari esker Antartikatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena.
Negu australa igaro berritan, Patagoniako basoetako bide–zidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko sasoirik onena da: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta.
Emozio bera eragiten du lurraren mugaraino, Suaren Lurralderaino, hurbiltzeak, Beagle kanalean nabigatu eta benetan munduaren azken muturrean gaudela sentitzeak. Ushuaiatik Trelew–ra joko dugu, hegazkina hartuta, Valdeseko Penintsula ezagutzeko: baleen eta beste hainbat animaliaren (itsas elefanteak, pinguinoak…) paradisua.
Eta bideari amaiera borobila emateko, Buenos Aires ezagutuko dugu, hiri horretako zalapartaz eta tangoen erritmoaz gozatzeko.
• Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Huerquehue Parke Nazionala • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallaes eskualdea • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Ushuaia • Beagle kanala • Valdes Penintsulako fauna ikusgarria • Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.
Txileko Santiagorainoko hegaldia – Pucon – Huerquehue P.N. – Puerto Varas – Chiloe uhartea – Puerto Montt – Puerto Natales – Torres del Paine P.N. – Calafate – Los Glaciares P.N. – Ushuaia – Beagle Kanala – Valdes penintsula – Buenos Aires.
Munduko azken mugetara bidaia, non klimak txangoak baldintza ditzakeen. Garrantzitsua da da sasoi fisiko onean egotea bidaiaz zein ibilaldiez gozatu ahal izateko. Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txile eta Argentinan aurreikusitako barruko hegaldiek denbora irabazteko aukera ematen digute. Banoako gidaria.
- Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik.
- 5 barne hegaldiak: Santiago–Temuco, Puerto Montt–Puerto Natales, Calafate–Ushuaia, Ushuaia–Trelew eta Trelew–Buenos Aires.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Hurrengo tarteetako autobus pribatuko garraioa: Temuco–Pucón–Puerto Varas, Quinchao uhartera eta Cucaora, P.N. Torres del Paine, P.N. Torres del Paine–Calafate, Perito Moreno glaziarrera eta El Chaltén–Calafate aireportura.
- Autobus publikoko garraioa hurrengo tarteetan: Puerto Varas–Castro–Puerto Montt, Calafate–Chalten tarteetarako.
- Ostatua turista–mailako hotel, ostatu eta ostatuetan, logela bikoitzetan, bainugela pribatuarekin eta gosariarekin.
- Parke nazionaletarako sarrerak: Huerquehue, Chiloé, Torres del Paine, Los Glaciares eta Tierra de Fuego, ibilbidean adierazten denaren arabera.
- Beagle kanalean nabigazioa
- Valdes Penintsulako eta Punta Tomboko pinguinoen ugaltzeko tokirako irteerak eta sarrerak
- P.N. Torres del Painen eta Chalten–en aurreikusitako txangoetarako tokiko gidak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztuta ez dauden museoetarako, monumentuetarako eta Parke nazionaletarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 25 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: aza. 1 / aza. 6 / aza. 27.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 5.480 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.