Sepik ibaia, 1.000 km baino luzeagoa, herrialdeko ibairik handiena da. Bertakoentzat, Papua Ginea Berriaren benetako “arima” da. Ibai horren ertzetan bizi dira herrialdeko maskara-zizelkatzailerik ospetsuenak, bertako kultura eta tradizioaren benetako zaintzaileak direnak.
Ibai horren ubideak XX. mendearen ia erdira arte denboraren joan-etorritik kanpo geratu zen oihaneko eskualde bat zeharkatzen du, gaur egun ere gure planetan gutxien kartografiatutako eta esploratutako eskualdeetako bat delarik, hizkuntzen eta kulturen arloetako aniztasun ikaragarria duen herrialde baten barruan, bertan ozta-ozta zortzi milioi pertsona inguru bizi badira ere 800 hizkuntza baino gehiago baitaude bizirik.
Papuan bidai asko eta era askotakok egin daitezke, eta ez da erraza bat hautatzea. Gure proposamena Ibai Handiaren ubidean zehar nabigatzea da, eta ibaiaren ertzetako aniztasun etniko eta kulturalaz gozatzea. 8 egunez, lasa-lasai nabigatuz, Papuako barnealdetik Bismarck itsaso mitikoarekiko ibai-ahoraino egingo dugu: sumendiak, uharteak, koralezko uharri zoragarria… “Bestelako bidaiak” atsegin dituztenentzako aukera aparta, bakarra.
Singapurrerainoko hegaldia–Port Moresby–Wewak–Kairiru uhartea–Pagwi–Swagap–Yesan Mayo–Tangujamb–Ambuti–Yamok–Palimbre–Kanganaman-Aibom–Chambri lakua–Kamanimbit–Tambanum–Kambaramba–Bogia–Manang uhartea–Madang–Kranket uhartea–Madang–Port Moresby.
Berriro ere azpimarratu egin behar dugu guretzat oso garrantzitsua den esaldi hau, behar bezala irakurri eta dioena ondo ulertzeko: herrialde honetan dauden azpiegiturak oso urriak dira, beraz, ibilbideak jarrera positiboa eta pazientzia handia eskatzen du, ibilbide osoan zehar.
Bidaia honek bi zati ditu, erabat ezberdinak: lehendabizikoa eta garrantzizkoena Sepik ibaiari egindako bisita da, eta bigarrena Ozeano Barea edo Pazifikoko kostaldea bisitatzea.
Lehen zatian, Sepik ibaiaren goiko aldetik abiatuta, 8 egunez ibaian zehar nabigatuko dugu, ibaietako urek Bismarck itsasoarekin bat egin arte. Egunero, 3 eta 6 ordu arteko nabigazio-aldia izango dugu.
Zulatutako enborretan eraikitako piraguak, karelez kanpoko motorrekin, eta bizkarraldea duten aulkiekin, erabiliko ditugu.
Egunero hainbat eta hainbat herrixka bisitatuko ditugu, eta oinarri-oinarrizko ostatuetan egingo dugu lo, baita bertako etxeetan ere. Herrixka horietan, guztira 4 “sing sing” edo jaialdi folkloriko ezagutuko ditugu.
Behin kostaldera iritsita, ostatu hobeagoak izango ditugu eta urak alde batera utzi eta errepidez ibiliko gara. Pare bat uharte bisitatuko ditugu, eta bertan snorkel kirola egin ahal izango dugu, itsasoko uretako aberastasunaz gozatzeko.
Urria oso hilabete egokia da eskualde hau bisitatzeko, ez du ia-ia euririk egiten, baina klima tropikalak bidaia zaildu egiten du.
- Port Moresby- rainoko hegaldi erregularra (Singapurretik), joan- etorria.
- Barruko bi hegaldi: Port Moresby- Wewak eta Madang- Port Moresby.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Motordun piraguak, Sepik ibaian zeharreko 8 eguneko nabigazioan.
- Motordun txalupak, Kairiru, Manang eta Kranket uharteetarako joan- etorrietarako.
- Singapur, Port Moresby, Wewak, Ambuti eta Madang- en, turista- motako hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) (guztira, 8 gau).
- Bogia- n, hotel xume bateko ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) (2 gau).
- Sepik ibaian zeharreko nabigazioan (7 gau), bertako etxeetan eta oinarri- oinarrizko aterpetxeetan egingo dugu lo (pentsio osoa)
- 4 “sing- sing” edo jaialdi folkloriko pribaturen antolaketa (sarrera barne).
- Sepik ibaiaren ertzetako herrixketarako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Ibaian zeharreko nabigazioan, bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 20 egun
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: urr. 3.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 5.590 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.