Canal WhatsApp Banoa
Foto Papua Ginea Berria Sepik ibaian behera nabigatzen. Krokodilo-gizonen lurraldea

Papua Ginea Berria
Sepik ibaian behera nabigatzen.
Krokodilo-gizonen lurraldea

Papua Ginea Berria
Sepik ibaian behera nabigatzen.
Krokodilo-gizonen lurraldea

Bidaia hau aukera bikaina da "beste bidaia" horiek maite dituzuenontzat, baina ez da arinki hartu behar, ez da edozein bidaia. Nabigazioaren eta bidaiaren baldintzak nahiko xumeak dira, eta klima tropikal itogarriarekin batera, bidaia gogorra egiten dute.

Sepik ibaia, 1.000 km baino luzeagoa, herrialdeko ibairik handiena da. Bertakoentzat, Papua Ginea Berriaren benetako “arima” da. Ibai horren ertzetan bizi dira herrialdeko maskara-zizelkatzailerik ospetsuenak, bertako kultura eta tradizioaren benetako zaintzaileak direnak.

Ibai horren ubideak XX. mendearen ia erdira arte denboraren joan-etorritik kanpo geratu zen oihaneko eskualde bat zeharkatzen du, gaur egun ere gure planetan gutxien kartografiatutako eta esploratutako eskualdeetako bat delarik, hizkuntzen eta kulturen arloetako aniztasun ikaragarria duen herrialde baten barruan, bertan ozta-ozta zortzi milioi pertsona inguru bizi badira ere 800 hizkuntza baino gehiago baitaude bizirik.

Papuan bidai asko eta era askotakoak egin daitezke, eta ez da erraza bat hautatzea. Gure proposamena Ibai Handiaren ubidean zehar nabigatzea da, eta ibaiaren ertzetako aniztasun etniko eta kulturalaz gozatzea. Nabigazio lasaiko 8 egunetan zehar, Papuako barnealdeko lur sakonetatik ia bokaleraino bidaiatuko dugu.

Ibilbidea

Singapurrerainoko hegaldia – Port Moresby – Wewak – Pagwi – Swagap – Yesan – Mayo – Tangujamb – Ambuti – Yamok – Palimbe – Kanganamun – Aibom – Chambri lakua – Kamanambit – Tambanum – Kambaramba – Angoram – Wewak – Port Moresby – Singapur.

Zenbait datu interesgarri

Berriro ere azpimarratu egin behar dugu guretzat oso garrantzitsua den esaldi hau, behar bezala irakurri eta dioena ondo ulertzeko: herrialde honetan dauden azpiegiturak oso urriak dira, beraz, ibilbideak jarrera positiboa eta pazientzia handia eskatzen du, ibilbide osoan zehar.

Sepik ibaian 8 egunez ibaian zehar nabigatuko dugu, ia-ia bere bokaleraino. Egunero, 3 eta 6 ordu arteko nabigazio-aldia izango dugu. Zulatutako enborretan eraikitako piraguak, karelez kanpoko motorrekin, eta bizkarraldea duten plastikozko aulkiak erabiliko ditugu.

Egunero hainbat eta hainbat herrixka bisitatuko ditugu, eta oinarri-oinarrizko ostatuetan egingo dugu lo, baita bertako etxeetan ere. Herrixka horietan, guztira 4 “sing sing” edo jaialdi folkloriko ezagutuko ditugu.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko joan–etorriko hegaldia Singapurrera.
    - Nazioarteko hegaldia Singapur–Port Moresby–Singapur.
    - Bi barruko hegaldiak: Port Moresby–Wewak–Port Moresby.
    - Papua Ginea Berrira sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Ibilgailu pribatuetan garraioa Wewak–etik nabigazioaren hasierako punturaino eta nabigazioaren amaieratik Wewak–era itzulera.
    - Sepik ibaian 8 egunez nabigatzeko piraguak motorizatuak.
    - Ostatua turista mailako hoteletan, gosaria barne, Singapurren eta Wewaken (guztira 4 gau).
    - Turista–mailako hoteletan Singapuren eta Wewak–en, gosaria barne (4 gau guztira.
    - Sepik ibaian zeharreko nabigazioan, bertako etxeetan eta oinarri–oinarrizko aterpetxeetan egingo dugu lo (7 gau pentsio osoan).
    - 4 “sing sing” edo jaialdi folkloriko pribaturen antolaketa (sarrera barne).
    - Sepik ibaiaren ertzetako herrixketarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Ibaian zeharreko nabigazioan, bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, arkeologia–eremu eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 15 egun.

Taldea: 8 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: Maiatzaren 3tik 17ra.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 5.890 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Papua Ginea Berria
Sepik ibaian behera nabigatzen. Krokodilo-gizonen lurraldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT