Foto Pakistango iparraldea Karakorumetik Hindu Kushera

Pakistango iparraldea
Karakorumetik
Hindu Kushera

Pakistango iparraldea
Karakorumetik
Hindu Kushera

 Pakistango iparraldean bi ezustekorekin egingo dugu topo: batetik, naturaren edertasun izugarria eta, bestetik, hango aberastasun etniko eta kulturala.

Pakistango alderik malkartsuena zeharkatuko dugu, Karakorum mendikatearen eta Hindu Kushen artean dagoena, Txinarekiko eta Afganistanekiko mugatik gertu: ibai emaritsuek, glaziarrek eta mendiek markatutako eremu paregabea. Aldi berean, punjabiarren, baltiarren, huntzarren, kafirren eta patandarren bizilekuak diren eremuak zeharkatuko ditugu.

Ibilbidean ez dugu hiri handirik edo monumentu ikusgarririk ikusiko, hemen naturaren edertasuna da bidaiaren eduki nagusia: natura bera, mendi-paisaiak eta bertan bizi diren etniak eta etnia horien bizimodua. Oinez glaziar batzuk bisitatuko ditugu, baita herrixka batzuk ere.

Interesguneak

• Indo ibaiko haitzarteak • Nanga Parbat • Deosaiko lautadak • Skardu, Baltistango hiriburua • Machulu, nekazaritzako bizimodua Karakorumen • Karakorumeko errepidea, naturaren aurkako borrokan • Gilgit, kulturaren eta merkataritzaren arteko topagunea • Karimabad • Hoparreko glaziarra • Passu • Baturako glaziarra • Gilgit eta Chitral lotzen dituen autobide ikusgarria • Shandur pasagunea • Chitral bailara, Hindu Kushen oinetan • Kalash bailara, animisten herria Hindu Kushen • Takht-i-Bahi, budismoaren aztarnak.

Ibilbidea

Islamabaderainoko hegaldia –Chilas –Fairy Meadows –Deosai –Skardu –Hapulu –Machulu –Gilgit –Hunza –Karimabad –Hopar glaziarra –Passu –Sost –Batura glaziarra –Gilgit –Phander –Mastuj –Shandur pasagunea –Chitral –Kafir Kalash –Bumburet –Rumbur –Swat –Islamabad.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan natura da protagonista nagusia eta ondorioz ezusteko ugari topa ditzakegu bidean. Ibiliko garen tokietatik, batzuetan orografiak sekulako dimentsioak izango ditu eta pazientzia handia eskatuko digu. Autobus txikiak eta 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu. Toki gehienetan hotel egokiak erabiliko ditugu lo egiteko, baina ezinbestekoa izango da toki batzuetan ostatu arruntak eta oinarrizkoak erabili beharko ditugu, bertan besterik ez dagoelako.

Hortaz, bidaia honek ezuste ugari ekar ditzake, oso bisuala eta anitza izango da, baina ez da mendizale amorratuentzat bakarrik, mendiak, paisaiak eta natura atsegin dituzten guztientzat baizik.

Oinezko ibilbide batzuk ere egingo ditugu, inguruak hobeto ezagutu eta gozatzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Islamabaderainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Pakistanen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txiki eta lur mota guztietarako ibilgailuetako garraio pribatua, ibilbide osorako.
    - Islamabad, Chilas, Skardu, Karimabad, Gilgit, Passu, Chitral eta Mingoran, turista- motako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
    - Fairy Meadows, Astore, Hapulu bailara, Gupis, Mastuj, eta Kalash- en, oinarrizko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Tokian tokiko gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  •  - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 23 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: ekainaren 3tik 25era.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 2.840 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Pakistango iparraldea
Karakorumetik Hindu Kushera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT