Foto Pakistan iparraldea Indo ibaiaren  eta Karakorumaren artean
Bertan behera :(

Pakistan iparraldea
Indo ibaiaren
 eta Karakorumaren
artean

Pakistan iparraldea
Indo ibaiaren
 eta Karakorumaren
artean

  Banoaren klasikoetako bat da bidaia hau eta aurten aldaketa batzuk sartu ditugu ibilbidean. Iparraldeko alde menditsuan zentratuko gara gehien bat, naturarekiko kutsu nabarmenagoa emanez ibilbide zoragarri honi.Pakistango iparraldean bi ezustekorekin egingo dugu topo:batetik naturaren edertasun izugarria eta, bestetik, hango aberastasun etniko eta kulturala.

Pakistango alderik malkartsuena zeharkatuko dugu, Karakorum mendikatearen eta Indo ibaiaren artean kokatukoa, Txinako mugatik gertu: ibai emaritsuek, glaziarrek eta mendiek markatutako eremu paregabea.Aldi berean punjabiar, hunzar, baltiar eta diamirdarren herrixken artean ibiliko gara.

Islamabadetik abiatuta, Indo ibaiaren ondotik gora egingo dugu, “Karakorum autopista handia” errepidea erabiliz.Chilasera iritsita, Nanga Parbat gailurraren (8.125 m) oinetan, Deosaiko lur lauak zeharkatuko ditugu, Baltistan eskualderako bidean.Baltistanen, Indo ibaiaren norabideari jarraituko diogu Gilgiteraino, gero Hunza bailaran sartzeko; ondoren Txinarekiko mugako Khunjerab Pass (5.000 m) pasabideraino.Bidean historian aparteko garrantzia izan zuten hiri zahar batzuk ezagutuko ditugu: Karimabad edo Shinsal, esaterako, mendiz inguratuta.Ibilbidean ez dugu hiri handirik edo monumentu ikusgarririk ikusiko, hemen naturaren edertasuna da bidaiaren eduki nagusia: natura bera, mendi-paisaiak eta bertan bizi diren etniak eta etnia horien bizimodua.Oinez glaziar batzuk bisitatuko ditugu, baita herrixka batzuk ere.

Interesguneak

• Indo ibaiaren haitzarteak • Karimabad • Batura glaziarra • Hopar glaziarra • Passu • Shinsal, Karakorumeko herri ahantzia • Khunjerab Pass • Nanga Parbat • Deosaiko lautadak • Skardu, Baltistango hiriburua • Machulu, nekazaritzako bizimodua Karakorumen • Karakorumeko errepidea, naturaren aurkako borrokan.

Ibilbidea

  Islamabaderainoko hegaldia–Chilas– Deosai–Skardú–Hapulu– Machulu–Gilgit–Hunza– Karimabad–Passu–Batura glaziarra–Shinsal–Khunjerab Pass–Gilgit–Islamabad.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan natura da protagonista nagusia eta ondorioz ezusteko ugari topa ditzakegu bidean.Ibiliko garen tokietatik, batzuetan orografiak sekulako dimentsioak izango ditu eta pazientzia handia eskatuko digu.Furgonetak eta lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu.Lo egiteko tokiak ez dira prezioaren barruan sartzen, tokian-tokian kontratatu beharko ditugu; batzuetan ezinbestekoa izango da oso toki arruntetan lo egin behar izatea, besterik ez dagoelako.Urteko sasoi honetan mendi aldean tenperatura atsegina izaten da, baina litekeena da hotz pixka bat egitea.Bidaia, beraz, gogorra da, baina ez da mendizale amorratuentzat bakarrik, mendiak, paisaiak eta natura atsegin dituzten guztientzat baizik.Oinezko ibilbide batzuk ere egingo ditugu.Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Islamabaderainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Pakistanen sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Ibilbide osoko garraio pribatua, autobus txiki eta lur mota guztietarako ibilgailuetan.
  • - Passura iristeko aintzira zeharkatzeko txalupa.
  • - Islamabadeko hoteleko egonaldia.
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Tokian tokiko gidariak.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
  • - Ostatu-gastuak, Islamabaden izan ezik.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 3an/abuz. 5ean/irai. 2an.

Prezioa : 1.875 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Pakistan iparraldea
Indo ibaiaren  eta Karakorumaren artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT