Foto Norvegia Fiordoen eta Lofotengo eta Vesteralengo irlen artean

Norvegia
Fiordoen
eta Lofotengo
eta Vesteralengo irlen artean

Norvegia
Fiordoen
eta Lofotengo
eta Vesteralengo irlen artean

Norvegiak paisaien eta amaigabeko fiordo harrigarri, bailara, mendi, ur-jauzi eta glaziarren etengabeko ikuskizuna eskaintzen du. Natura basatia, bikingoa, baina baita Eskandinaviarren ukituaz zipriztindua.

Ibilbide honetan ustekabeko paisaia biziz betetako lur, itsaso eta irla hauek ezagutzera animatzen zaituztegu, kostaldetik nahiz barnealdetik, besteak beste, Lofotengo eta Vesteralengo artxipelagoetako uharteetan zehar. Bidaia honek hegotik iparraldera eramango gaitu, Oslotik Tromsoraino, Zirkulu Polar Artikotik haratago. Gauerdiko eguzkia deiturikoak egunak luzatu eta iparreko natura honetaz denbora gehiagoz gozatzeko aukera emango digu, parke nazionaletako ibilaldiekin eta iparraldeko urak nabigatuz, katxalote, orka eta izurdeen antzeko zetazeoen bila ere joateko.

Interesguneak

• Oslo, museoen hiriburua • Kristiansand, norvegiarren udako paradisua • Stavanger, fiordo, mendi eta herri koloretsuen artean • Oinez Preikestolenera, Pulpituaren Harria • Folgenfoggen P.N.a, glaziarren artean  • Bergen, Norvegiako fiordoen harribitxia eta Giza Ondarea • Jostedal glaziarrerainoko ibilaldia, Jostedalsbreen P.N.ean • Trondheim xarmagarria, Norvegiako hiriburu ohia, Zirkulu Polar Artikotik gertu dagoeneko •  Saltfjellet-Svartisen P.N.a • Bodo, arrano arrantzaleen hiriburua • Lofoten uharteak, natura eta herri bikingoak • Svolvaeren nabigazio elektrikoa, Trollfjord fiordoaren baretasuna •  Vesteralen uharteak, paisaia basatiagoak •  Andenes herri arrantzalea eta baleak ikusteko nabigazioa • Tromso.

Ibilbidea

Oslorainoko hegaldia –Kristiansand –Stavanger –Preikestolen –Sauda –Bergen –Sogndal – Boverdal –Trondheim –Mosjoen –Bodo –Lofotengo uharteak –Leknes –Svolvaer –Vesteralengo uharteak –Andenes –Tromso.

Zenbait datu interesgarri

Natura-bidaia bat da. Bidaia honetan funtsezkoa da oinez egitea bisitatu nahi ditugun toki interesgarriak gertutik ikusi eta haietaz gozatu ahal izateko. 

Ibilbide guztian furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Ferry ezberdinetan nabigatuko dugu Lofotengo eta Vesteralengo artxipelagoetara zeharkatzeko eta haien uharteen artean bidaiatzeko. Bidaia osoan turista-mailako ostatua hartuko dugu, birentzako geletan bainugela pribatuarekin eta gosaria barne. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Oslorainoko hegaldia eta Tromsotik itzulera.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta  bainugela pribatuarekin.
    - Ibilbide guztiko garraioa furgoneta pribatu batean.
    - Bodo- Moskenes eta Andenes-  Gryllefjord bitarteko ferryak.
    - Jostedal glaziarreko bisita.
    - Trollfjord fiordoan barku elektriko batean nabigazioa.
    - Zetazeoak ikusteko nabigazioa Andenes hirian.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 19 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 6.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.390 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Norvegia
Fiordoen eta Lofotengo eta Vesteralengo irlen artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT