Foto Japonia Tradizioaren eta etorkizunaren artean

Japonia
Tradizioaren eta etorkizunaren artean

Japonia
Tradizioaren eta etorkizunaren artean

Denok daukagu Japoniari buruzko irudiren bat buruan, antzinako geishen eta tradizioen imajinak gogora ekartzen dizkiguna edota zientzia fikziozko filmetako balizko etorkizuneko mundura garamatzana. Horixe da, hain zuzen ere, gaurko Japonia: tradizioaren eta modernitatearen arteko gurutzaketa perfektua. Bisitariak maitemindu ohi dituen herrialdea da Japonia: naturaren edertasunaz, arkitektura-ondare aberatsaz edota tradizio handiko gastronomiaz gozatu nahi dutenak, esaterako. Halere errealitateak gainditu egiten du buruan eduki genezakeen imajina. Japoniak etengabe harrituko gaitu, antzinako tradizio aberatsei eusten jakin izan duen kultura bitxia, bakarra, duelako. #Honshu uhartea bisitatu, esaterako, eta Japoniako aurpegietako batzuk ikustea, iragana, oraina eta etorkizuna ederki uztartzen dituen herrialde harrigarria. Tokio liluragarrian helduko diogu ibilbideari, egungo Japoniako gizartearen kontradikzioak ezagutzeko aproposa. Gero Japoniako santutegi ederretako batzuk biltzen dituzten eta oinez egiteko oso egokiak diren Nikkoko baso zabaletan ibiliko gara. #Uhartearen erdialdera joko dugu ondoren, “Japoniako Alpeetara” hain zuzen ere, naturaz eta herri txiki eta antzinako probintzia-hiriburuetako shogun eta samuraien garaietako pasaien edertasunaz gozatzeko. Japoniako Itsasoko kostaldean dagoen Kanazawa bisitatu ondoren hegoalderantz egingo dugu berriro, Koya-Sanera, Japoniako monasterio zaharren multzorik handiena ikusteko. Hor gauez hilerria bisita daiteke, iluntasunean itxura berezikoa, eta gero iragan aberatseko eta egun kultur hiriburua den Kiotorantz abiatuko gara. Kostaldetik aurrera egingo dugu abiadura handiko trena hartuta, bigarren mundu gerratean zoritxarrez hain ospetsu bilakatu zen Hiroshima hiriraino. Hegoaldeko Kyushu uhartea gertu daukagula aprobetxatuta, uharte txiki hori ezagutu ahal izango dugu, eta bertan Aso-San mendiko sumendia. Hortik Tokiora itzuliko gara, ekialdeko herrialde zoragarri horri “hurrengora arte” esateko.

Oharra: Abuztuan Bilbotik irteera dago.

Interesguneak

• Tokio, Japoniako megalopolia • Nikko, santutegi aberatsak eta baso ederrak • Tsumago eta Magome herri ikusgarriak • Mendiko paisaiak Japoniako Alpeetan • Shirakawa Go eta Gokayamako etxe bitxiak • Koya-San herriko monasterioak • Kioto: antzinako inperioko hiriburuaren altxorrak • Narako Todai-ji tenplua, egurrez egindako munduko eraikinik handiena • Osaka hiria, bizi-bizia • Himeji eta Matsumotoko gaztelu ikusgarriak • Hiroshima, sarraskiaren oroimena, hunkigarria • Miyajima uhartea, sakratua • Aso-San mendiko sumendia.

Ibilbidea

Tokiorainoko hegaldia–Nikko–Matsumoto–Tsumago–Takayama–Japoniako Alpeak–Shirakawa Go–Koya-San–Kioto–Nara-Osaka-Hiroshima–Kumamoto- Aso mendia-Tokio.

Zenbait datu interesgarri

Autobusez (airea girotzeko teknologiarekin) ibiliko gara, eta Kioto-Hiroshima, Kioto-Osaka, Hiroshima-Kumamoto eta Kumamoto-Tokio tarteetarako trenez. Turista mailako hoteletan eta Japoniako hotel tradizionaletan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Tokiorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Tokio- Kioto tarterako autobus pribatu txikiko garraioa. Kioto- Hiroshima eta Kumamoto tarterako eta hortik Tokiora itzultzeko trena. Tokio, Nikko, Kioto, Hiroshima eta Kumamoto hirietan, turista maila hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Koya- San, eta Shirakawa- Gon, hotel tradizionaletan lo egitea. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Kultur etxe, museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 3an/urr. 2an.

Prezioa : 4.280 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Japonia
Tradizioaren eta etorkizunaren artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT