Iparraldeko Nubiako basamortuaren eta hegoaldeko Nilo Zuriko haraneko baso ekuatorialen artean, Afrikako herrialde nagusietako bat dugu: Sudan.
#Ibilbide honetan Sudango iparraldea ezagutzera mugatuko gara, ezaguna bere aztarnategi arkeologikoengatik eta biztanleen harrera onagatik: nubiarrak, baketsuak eta atseginak, mendez mende lurraldearen izaeraren arabera moldatutako kultura aberatsaren jabe direnak. Saharako basamortuan zehar ibiliko gara, Nilo ibaiaren erakargarritasuna lagun dugula; ibaiaren alde bietako herrixka lasaiak eta turismoak oraingoz inbaditu gabeak ikusi ahal izango ditugu.
Interesguneak
• Nilo Urdinak Nilo Zuriarekin topo egiten duen tokia: Khartum • Orduman: azoka nagusia • Meroe, antzina faraoi beltzen hiriburu eta erregeen bizileku • Nubia: horma zuriko herriak, palmondo berdeak, sail emankorrak... Nilo ibaiaren ertzean • Nuri, Jebel Barkal eta El-Kurru-ko piramide-zelaiak, Kush erresuma mitikoaren ospe eta distiraren lekukoak.
Khartumerainoko hegaldia. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Lo-eta, kanpatuta, pentsio osoan. Sudanera sartzeko bisaturako tramiteak luzeak izan ohi dira: gogoan izan hori, bidaia hau egin nahi izanez gero, garaiz ibili. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Khartumerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Sudanen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan.
Nilo ibaia zeharkatzeko ferrya.
Khartumen, turista mailako hoteleko ostatu- gastuak: lo eta gosaria prezioaren barruan.
Ibilbideko kanpalekuetako egonaldiak, 7 gau pentsio osoan.
- Kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
Ibilbideko ondare arkeologikoetarako sarrerak.
Arkeologi guneetarako baimenak.
Bidaia-baimenak.
Bidaia-asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.080 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?