Foto Niger Gerewol jaia eta Niger ibaiko herrixkak

Niger
Gerewol jaia eta Niger ibaiko herrixkak

Niger
Gerewol jaia eta Niger ibaiko herrixkak

Niger herrialdeko egoera politikoak hobera egin duenez gero, aurten herrialde horretara berriro hurbildu eta Niamei eta Agadez mitikoaren arteko wodaabe eta tamasek etnia nomaden lurrak bisitatzeko aukera izango dugu. Ibilbidea prestatuta dago Tahona eta Agadez herrien arteko lur erdibasamortutarretan ezkontzak lotzeko asmoz egin ohi diren woodabe taldeen bilera jendetsuekin (gerewol izeneko jaia) bat egiteko. Antzinako tradizioei eusten dieten Saheleko etnia nomada horren eguneroko bizimoduarekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du jai horrek.# Eta eremu lehor horren kontraste gisa ibilbideak Niger ibaiaren ertzetan dauden shongai etniaren herrixken arteko oinezko ibilbide batzuk eta piraguazko irteera batzuk proposatzen ditu. Dena lasai-lasai, Niger ibai handiaren uren abiadura geldoari jarraituta. Sahel basamortu lehorraren erdian ibai baten inguruan sor daitekeen bizitza eta edertasuna ezagutzeko aukera paregabea. Ibilbidea gogorra izango da, denon partaidetza eskatzen duena, baina bidaiaren helburua lortzen badugu, hau da, Sahel basamortu bezalako ingurune lehor eta xumean, baina aldi berean eder eta gizatiarrean, bizi direnen egunerokotasunera hurbiltzea, merezi izango du. #

Interesguneak

• Niamei, Niger ibaiaren ertzeko hiriburua, mendebaldeko Afrikaren izpiritua • Tamasek etniaren kanpalekuak • Agadez, Aïr mendigunearen eta Teneree beldurgarriaren atarian • Wodaabe etniaren, Nigerreko ful artzain nomaden, Gerewol jaia • Ayourou eta Tillaberyko azokak • Níger ibaiaren ertzetako herrixkak • Koureko jirafa-erreserba.

Ibilbidea

Niameirainoko hegaldia–Koure-Tillabery–Tessa–Mehana–Tahougelme–Kandadji–Ayorou–Firgune–Tahoua–Gerewol jaia–Ingall-Agadez–Tawasi-Niamey.

Zenbait datu interesgarri

Niamei hiribururainoko hegaldia. Sei egunez Niger ibaiaren ertzetako herrixketan zehar, oinez eta piraguaz. Hortik Tahoua ingurura joko dugu, Gerewol jaiaren ospakizunetara. Ibilbide hau “oso afrikarra” da. Ibaiaren inguruan ibiliko garen egunetan oinez egin beharko dugu eta gaua ibaiaren ertzean emango dugu kanpatuta. Gerewol jaiak iraun bitartean ere kanpatuta egongo gara. Ibilbide honen ardatza gure planetaren tokirik lehor eta pobreenetako batean bizi diren etnien bizimodua eta lur horietako paisaia ederrak ikusi ahal izatea da. Argi eduki behar da Gerewol jaiak baldintzatuko duela eguneroko egitaraua eta aldaketa ugari egon daitezkeela jaia dela eta. Lur mota guztietarako, furgoneta eta piraguak erabiliko ditugu garraiobide. Niamei eta Agadezen hoteletan egingo dugu lo, gainerakoan kanpatuta. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Niameirainoko joan- etorria, hegazkinez. Nigerren sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Niamei eta Agadezen, turista motako hoteleko ostatua (lo egitea eta gosaria), bainugela pribatuarekin. Niamei- Tillabery eta Firgune- Niamei tarteetako autobus txikiko garraioa. Kanpatzeko eta sukaldeko materialen garraioa piraguan, ibiaren inguruko zeharkaldirako eta oinezko ibilbideetan. Zortzi eguneko kanpalekuko gastuak (pentsio osoa) ibaiaren ertzeko egonaldian. Hiru gaueko kanpalekuko gastuak (pentsio osoa) jaialdiko egonaldian. Kanpatzeko material guztia, lozakua izan ezik. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 26an.

Prezioa : 2.550 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Eskatu fitxa teknikoa

Niger
Gerewol jaia eta Niger ibaiko herrixkak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT