Foto Sudango iparraldea Niloko herriak   eta Itsas Gorria

Sudango iparraldea
Niloko herriak
eta Itsas Gorria

Sudango iparraldea
Niloko herriak
eta Itsas Gorria

Sudan, Afrikako herrialdeen artean zabalenetakoa da, Kantzer Tropikoaren eta Ekuatorearen artean kokatua, Nasser lakutik Turkana lakuraino hedatzen da, Hegoaldeko Sudango muga berriraino. Zabalera horretan hainbat errealitate, hizkuntza, kultura eta erlijio bizi dira elkarrekin. Hainbat bizimodu, aldi berean eta herrialde berean.

Azken urteotan iparralde lehorra bisitatu izan badugu, bidai honetan beste pauso bat eman nahi izan dugu: eskualde hori Sudango Itsas Gorriaren inguruko lur ez hain ezagunekin tartekatzea. Iparraldean, antzina Nubia erresuma izan zenaren lurretan, Niloren ertzeko herrixka atseginak daude, baita gure artean hain ezagunak ez diren arkeologi gune interesgarriak ere. Itsaso Gorriaren ondoan Port Sudan ezagutuko dugu eta behin sekulako garrantzia izan zuen Suakin portuaren aztarnak, koralez eraikia eta inguruko merkataritzako gune nagusia izandakoa. Ibilbide honetan herrialde zabal honen aniztasuna gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. 

Interesguneak

• Nilo, biziaren ibaia • Ondurman eta bertako azoka handia • Jartum hiriburuko kalezuloak, azokak eta koloreak: Afrikako atea • Jebel Barkal: Niloren ertzeko piramideak, tenpluak eta hilobiak • Old Dongola eta hilerri zaharra • Meroeko piramideak, Kusheko faraio beltzen mausoleoak • Nubia erresuma, hirugarren ur-jauziaren ondoan: Kerma, Niloren ertzean • Kassala eta harkaitzezko mendiak • Port Sudan, Itsas Gorriko atea eta portua • Suakin, iraganaren distira • Kassala, azoka, jendea ta mendiak.

Ibilbidea

Jartumerainoko hegaldia – Old Dongola – Dongola – Soleb – Sesibi – Hirugarren ur-jauzia – Tombos – Kerma – Karima – Jebel Barkal – El Kurru – Bayudako basamortua – Atbara – Meroe – Port Sudan – Suakin – Kassala – Wadi Medani – Jartum.

Zenbait datu interesgarri

Udako tenperatura beroek bidaia hau azarotik aurrera egitera behartzen gaituzte. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, ibilbide osoan. Nubiarren etxeak eta hotela (Jartum, Meroe, Port Sudan, Kassala eta Gedarefen) tartekatuko ditugu, akanpada gau batekin. Aldi berean kontraste handiko ibilbidea izango da: Sahara, Nilo, arkeologiako hondakinak eta bisitari gutxi hartu ohi dituen Itsaso Gorria. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Jartumerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Sudanen sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailuak.
    - Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), Jartum, Erkawit eta Port Sudan hirietan.
    - Meroe, Kassala, eta Gedaref- en oinarrizko hotela (lo egitea eta gosaria).
    - Gau bat kanpatuta (pentsio osoa). Kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lo- zakua izan ezik).
    - Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
    - Nubiarren etxeetako ostatua, lau gau (pentsio osoa).
    - Ibilbidean bisitatuko diren arkeologia guneetarako sarrerak.
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Tokian tokiko gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 15 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 3tik 17ra.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.885 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sudango iparraldea
Niloko herriak eta Itsas Gorria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT