Foto Txinako hegoaldeko paisaia etnikoak Oinezko ibilbideak Guizhou eta Guangxin

Txinako hegoaldeko paisaia etnikoak
Oinezko ibilbideak Guizhou eta Guangxin

Txinako hegoaldeko paisaia etnikoak
Oinezko ibilbideak Guizhou eta Guangxin

Ibilbide berri bat, Txinako hego-mendebaldean lortu dugun esperientziaren emaitza. Ibilbide honen barruan bidaia eta trekking arinaren arteko bidegurutzean dagoen tarte bat dago. Oinez egitea, baina oinez lasai-lasai egitea gustuko dutenei begira prestatutako ibilbideak. Guizhou eta Guangxi izeneko eskualdeetan ibiliko gara, gutxiengo etnikoen eskualde horietan oinezko pausoak bertako mendiko paisaia ikusgarriak eta kultur ondare aberatsa dastatzeko aukera ematen du. Ingurune malkartsuak bizimoduari eusten lagundu dio. Honelaxe dio eskualdeko poema batek: “Mendiak luze-luzeak dira, enperadorea oraindik urrutiago dago”. Miao, dong, gejia, shui, yao, zhuang... etnien lurraldea zeharkatzen duen ibilbide honek Kanton hirian du abiapuntua. Ondoren Guizhou probintziara joango gara hegazkina hartuta eta Maolango Natur Erreserba aberatsa bisitatuko dugu, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuena. Hortik Bala eta Dulin ibaien bideari jarraituko diogu Guilin herriraino Leigong mendietan eta Ilargiaren gailurretan zehar. #Ingurunearekiko begiruneko bizimoduan oinarritzen diren kultura hauek eraikitzaile onak dira. Inguru hauetako eraikin asko Unescoren babesean daude, besteak beste Euri eta Haizezko Zubiak edo Danbor-Dorreak izenekoak) Eta ibilbidearen amaieran Guilingo paisaiak eta Hong Kong hirietako giro kosmopolita. #

Interesguneak

• Eguzkiaren argia Trumoiaren jainkoaren mendiko gailurren gainean: Leigong • Xiaoqikongeko kareharrizko harkaitzak, Maolango Natur Erreserbaren barruan • Chengyang-eko dong herria eta bertako Euri eta Haizezko Zubi ikusgarria, gizateriaren ondarea • Xijiang-eko miao etniaren asentamendua, “1000 familiako herria” • Longji-ko yao eta zhuang etnien herrixkak eta arroz-terrazak • Miao etniaren hamaika aurpegi: gona luzekoak, loreetakoak, beltzak, gona motzekoak, gorriak… • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitikoak • Hong Kong hiri kosmopolita.

Ibilbidea

Kantonerainoko hegaldia –Liuzhou-Libo-Kaili–Xijiang –Leigong –Rongjiang –Yangli –Gaozeng-Xiaohuang –Zhaoxing –Chengyang –Ping´an –Guilin –Yangshuo –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Eduki etnografiko handiko bidaia, paisaia interesgarriak dituena. Ibilbide honetan oinez egitea nahitaezkoa da, baina etapak ez dira behin ere bost ordutik gora luzatuko. Oinezko ibilbideak eta laguntzako ibilgailuetako joan-etorriak tartekatuz joango gara. Lo egiteko, denetarik: hotelak, ostatuak, aterpetxeak eta tokian tokiko etxeak. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Hegaldiak: Kanton-Liuzhou eta Guilin-Hong Kong. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, sarrera Kantonetik eta itzulera Hong Kongetik. Barruko hegaldiak: Kanton- Liuzhou eta Guilin- Hong Kong. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetarako: Liuzhou- Libo- Kaili- Xijiang- Rongjiang, Longtou- Zhaoxing- Chengyang- Ping’an, Dazhai- Guilín, Guilin- Yangdi eta Yangshuo- Guilín
  • - Tokiko autobusa Ping’an hirian eta Xinping-Yangshuo tarterako. Vanette motako ibilgailuak tarte hauetarako: Rongjiang-Tuomiao eta Yintan-Gaozeng-Xiaohuang. Turista-motako establezimenduetako ostatua Kanton, Liuzhou, Libo, Kaili, Guilin, Yangshuo eta Hong Kongen, birentzako geletan (bainugelarekin). Izar 1eko hotelak, birentzako geletan (bainugelarekin) Rongjiang, Zhaoxing eta Ping’an eta hirietan. Xijiang, Gaozeng, Xiaohuang eta Chengyangen, tokian tokiko aterpetxe tradizionaletan, birentzako edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Yanglin, gaua tokian tokiko etxeetan egingo dugu, askorentzako gela edo logeletan (bainugela kanpoan dela, guztientzat). Hurrengoetan sartzeko tasak: Leigong Mendiko Eremu Naturala, Maolan eta Tuomiao Mendiko Natur Erreserba eyTuomiao Mendiko Erreserba, Xijiang, Yintan, Xiaohuang, Zhaoxing bailara, Chengyang, Longjiko Terrazetako Parke Nazionala eta Li ibaiko bidezidorren zirkuitua. Bidaia-asegurua. Tokian tokiko gidaria. Ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.380 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txinako hegoaldeko paisaia etnikoak
Oinezko ibilbideak Guizhou eta Guangxin
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT