Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwako
oasiarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak,
harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez
ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren
erdian bizia sortuz.
Siwako biztanleak jatorriz berbereak dira
eta urte askoan Egiptoko gainerako kulturetatik at
mantendu izan dira, beren ohitura eta tradizioei gaur
arte eutsi dietelarik.
Toki horren naturaren edertasunari
arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio,
Alexandro Handiaren garaian Siwa Amongo Orakulua
izan baitzen, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe
handikoa.
Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko
dugu, eraiki berri duen liburutegiaren bidez garai
bateko liburutegiaren ospea berreskuratu nahirik.
• Alexandria eta bertako liburutegi berria •
Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amongo
Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren
hondakinak • Hildakoen mendixka • Shyatako oasia ·
Bahariyako oasia.
Kairoraino hegaldia. Kairotik Siwarako eta
Bahariyatik Kairorako ibilbidea autobus pribatu txiki
bat erabilita egingo dugu. Lur mota guztietarako
ibilgailuetan, Siwa eta Bahariya artekoa. Turista-
mailako hoteletako ostatua (gosaria barne). Banoako
- Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Kairotik Siwaraino eta itzuleran Bahariyatik
Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan.
- Siwatik Bahariyarako garraioa, lur- mota
guztietarako ibilgailuetan.
- Egun 1eko irteera, lur- mota guztietarako
ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko.
- Kairo, Alexandria, Siwa eta Bahariya hirietan:
ostatua turista- mailako hoteletan, gosaria barne.
- Siwa- Bahariya ibilbiderako baimenak.
- Bidaia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden
otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta
ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik
Prezioa : 1.290€ + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?