Foto Egiptoko iparraldea Siwako oasia eta Alexandria

Egiptoko iparraldea
Siwako oasia
eta Alexandria

Egiptoko iparraldea
Siwako oasia
eta Alexandria

Siwako oasia Egiptoko monumentu handietatik aparte eta Libiako mugatik gertu dago. Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwakoarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak, harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren erdian bizia sortuz. #Siwako biztanleak jatorriz berbereak dira eta urte askoan Egiptoko gainerako kulturetatik at mantendu izan dira, beren ohitura eta tradizioei gaur arte eutsi dietelarik. #Toki horren naturaren edertasunari arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio, Alexandro Handiaren garaian Siwa Amongo Orakulua izan baitzen, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe handikoa. #Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko dugu, eraiki berri duen liburutegiaren bidez garai bateko liburutegiaren ospea berreskuratu nahirik.

Interesguneak

• Alexandria eta bertako liburutegi berria • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amongo Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren hondakinak • Hildakoen mendixka • Shyatako oasia · Bahariyako oasia.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia–Alexandria –Marsa Matrouh –Siwa oasia –Sali –Amongo orakulua –bir Wahed –Bahariya –Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Kairoraino hegaldia. Kairotik Siwarako eta Bahariyatik Kairorako ibilbidea autobus pribatu txiki bat erabilita egingo dugu. Lur mota guztietarako ibilgailuetan, Siwa eta Bahariya artekoa. Turistamailako hoteletako ostatua (gosaria barne). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joanetorria. Egipton sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. Kairotik Siwaraino eta itzuleran Bahariyatik Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan. Siwatik Bahariyarako garraioa, lurmota guztietarako ibilgailuetan. Egun 1eko irteera, lurmota guztietarako ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko. Kairo, Alexandria, Siwa eta Bahariya hirietan: ostatua turistamailako hoteletan, gosaria barne. SiwaBahariya ibilbiderako baimenak. Bidaiaasegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Airetasak (galdetu gure bulegoetan). Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik

Prezioa : 1.325 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Egiptoko iparraldea
Siwako oasia eta Alexandria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT