Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwako oasiarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak, harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren erdian bizia sortuz.
Siwako biztanleak jatorriz bereberrak dira eta urte askoan Egiptoko gainerako kulturetatik at mantendu izan dira, beren ohitura eta tradizioei gaur arte eutsi dietelarik.
Toki horren naturaren edertasunari arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio, Alexandro Handiaren garaian Siwan baitzegoen Amonen Orakulua, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe handikoa.
Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko dugu, liburutegi berriaren bidez garai bateko ospea berreskuratu nahirik. Kairon bueltan, bere piramide ospetsuak bisitatuko ditugu, baita Cairoko museo berria ere.
• Alexandria eta bertako liburutegi berria • Alamein eta bere hilerriak • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amonen Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren hondakinak • Hildakoen mendixka • Kairo, betiko hiria • Giza piramideak • Kairoko museo berria.
Kairorainoko hegaldia – Alexandria – Marsa Matrouh – Siwa oasia – Sali – Amonen orakulua – Bir Wahed – Kairo.
Kairoraino hegaldia. Kairotik Siwarako eta bertatik Kairorako ibilbidea autobus pribatu txiki bat erabilita egingo dugu. Turista-mailako hoteletako ostatua (gosaria barne). Banoako gidaria.
- Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan–etorria.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Kairotik Siwaraino eta itzuleran Bahariyatik Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan.
- Egun 1eko irteera, lur–mota guztietarako ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko.
- Kairo, Alexandria eta Siwa hirietan: ostatua turista–mailako hoteletan, gosaria barne.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bidaia–asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: martxoaren 28tik apirilaren 6ra.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik
Prezioa : 2.030 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.