Foto Uzbekistan Khiva, Bukhara eta Samarkand

Uzbekistan
Khiva, Bukhara
eta Samarkand

Uzbekistan
Khiva, Bukhara
eta Samarkand

Karabanen zibilizazio zaharren kokalekuan, Erdiko Asiako erresuma zaharrak bisitatzeko aukera. Islamaren ondarea ez da arkitekturara soilik mugatzen: hainbat pertsona ospetsuren sorleku edo bizileku ere izan da herrialde hau, besteak beste, Timur, Guri Amir edo Bibi Khan, Ulugbek zientzialariaren edo Hoja Nasrudin mistiko sufiarena. XI. mendetik hona islamaren zutabe nagusietariko bat izan da herrialde hau: korana-eskoletan eta mausoleoetako arkitektura ikusgarria, pelikuletakoak diruditen meskitak, minarete zoragarriekin… mogolen garaiko India gogora ekartzen dizkigutenak. Behin Sobiet Batasuna izan zen erraldoi hartako estatu nagusietako bat eta egun bere buruaren jabe dena gertutik ezagutzeko abagunea: uzbekistandarrak, tadjikistandarrak, errusiarrak eta eskualdeko gainerako gutxiengoak, Uzbekistan berria eraikitzeko ahaleginetan.

Interesguneak

• Ulugbekeko behatokia • Registan erraldoia • Bibi Khanymen meskita eta Guri Amirren mausoleoa • Khiva: Zetaren Bideko bazarrak, koran-eskolak eta harresiak • Shakhrisabz • Labi-hauzeko plaza • Bukharako gotorlekua • Kalongo minaretea.

Ibilbidea

Tashkenterainoko hegaldia –Urguench –Khiva –Bukhara –Samarkand –Tashkent.

Zenbait datu interesgarri

Tashkent-Urgench hegaldia. Autobusa erabiliko dugu kotoi-sailen arteko errepide ederretan barrena. Hotel atseginak eta ondo kokatuak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Tashkenterainoko hegaldia: joan- etorria. Barruko hegaldia: Tashkent- Urgench. Uzbekistango bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Turista motako hoteletako ostatu- gastuak, ibilbide guztian, lo eta gosaria prezioaren barruan izanik. Ibilbide guztian autobus txiki bat izango dugu garraiobide. Monumentu nagusietarako sarrerak. Bidaia- asegurua. Ingelesez dakien Uzbekistango gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan- etorriak. Aire- tasak. Aireportuko tasak. Eskupekoak eta bestelako gastu pertsonalak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Barcelonatik.

Prezioa : 1.680 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Uzbekistan
Khiva, Bukhara eta Samarkand
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT