Foto Argentinako Iparra eta Brasilgo hegoaldeko kostaldea Koloreetako mendiak, hezeguneak, gatzagak, ur–jauziak...

Argentinako Iparra eta Brasilgo hegoaldeko kostaldea
Koloreetako mendiak, hezeguneak, gatzagak, ur–jauziak...

Argentinako Iparra eta Brasilgo hegoaldeko kostaldea
Koloreetako mendiak, hezeguneak, gatzagak, ur–jauziak...

Argentinako ipar–mendebaldeko muturra geologia apetatsua duen eskualde handi bat da. Itxura bihurriko mendi polikromatikoek eta haranek bertako paisaia idorra surrealismoz tindatzen dute; eta guztien artean, Humahuacako Quebrada delakoa nabarmentzen da, Gizateriaren Ondare izendatua dena. Herri txikiak, hiri kolonialak, inka aurreko hondakinak eta gatzagak kaktusen eta mendien artean barreiatzen dira. Kontrapuntu natural gisa, Corrientes probintzia eta Esteros de Iberako hezeguneak aurkituko ditugu, Hego Amerikako bigarren handiena, eta batez ere, Iguazuko ur–jauzi ikaragarriak.

Buenos Aires, Plata ibaiaren hiri handia eta tangoaren munduko hiriburua dena, ibilbide handi honen hasiera izango da, eta Brasilgo hegoaldeko kostaldean bukatuko dugu, Paratyko hondartzaz eta itsasoaz gozatuz Rio de Janeirora iritsi aurretik. Paisaia–kontrastez betetako bidaia da hau, baina baita gizarte–kontrasteez ere.

Interesguneak

• Buenos Aires, hiri kosmopolita Rio de la Platako ertzean • Salta, Argentina osoko hiririk kolonialena • Humahuacako Quebrada delakoa, Gizateriaren ondarea • Tilcarako Pucara, inka aurreko aurriak • Hornocaleko 14 koloretako mendia • Purmamarcako 7 koloretako muinoa eta Maimarako pintorearen paleta • Ibilaldiak Argentinako goi–lautadako arroiletan eta mendietan • Gatzaga Handiak • Kaktusak eta Cafayate eta Calchaquies haranetako basamortuko paisaiak • Ornitologia eta fauna Iberako esteroetan • Posadas, Argentinako Misioen hiriburua • Iguazuko kataratak Argentinan eta Brasilen • Paraty, ondare historikoa, hondartza eta itsasoa Brasilgo hegoaldeko kostaldean • Rio de Janeiro, herrialde baten ikonoa.

Ibilbidea

Buenos Aireserainoko hegaldia – Salta – Tilcara – Humahuaca – Cafayate – Salta – Posadas – Iberako hezeguneak – Posadas – Foz de Iguazú – Sao Paulo – Paraty – Río de Janeiro.

Zenbait datu interesgarri

Natura, aniztasun geologiko eta kulturaleko bidaia, inguruko bi herrialdetako eskualdeak lotzen dituena. Minibus pribatu bat erabiliko dugu Argentinako iparraldeko goi–lautadako ibilbideetan eta Posadasetik bidaiaren amaieraraino, eta lur orotako ibilgailuak Posadas–Esteros de Iberá–Posadas sarbideetarako. Barruko lau hegaldi hartuko ditugu: Buenos Aires–Salta, Salta–Buenos Aires, Buenos Aires–Posadas eta Foz de Iguazu–Sao Paulo. Turista motako hoteletan ostatu hartuko dugu. Bidaiaren hasieran Argentinako goi lautadetara joango gara eta bertan ibilbideak garaieran izango dira, 1.500 eta 4.350 metroko arteko altueran, paisaia eta natura–gutiziez gehiago gozatzeko. Banoako gida.

Prezioaren Barruan

  • - Buenos Aireserainoko nazioarteko hegaldi erregularra eta itzulera Rio de Janeirotik.
    - 4 barne hegaldi: Buenos Aires–Salta, Salta–Buenos Aires, Buenos Aires–Posadas eta Foz de Iguazú–Sao Paulo.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa
    Saltako goi–lautadetako txangoetan baita Posadas eta Foz de Iguazu eta Sao Paolotik–Rio de Janeiro artean ere.
    - Lur orotako ibilgailuak Posadas–Iberako hezeguneak–Posadas tarterako.
    - Turista–mailako hoteletako ostatua birentzako geletan, gosaria barne (bainugela pribatuarekin).
    - Barku pribatuko txangoa Paratyn.
    - Txalupako txangoa Iberako hezeguneetan eta ontzi pribatuko txangoa Paratyn.
    - Ibilbidean zehaztutako natura gunetarako sarrerak, Argentinako goi–lautadan zeharreko ibilbideetan.
    - Iberako hezegunetara eta Iguazu ur–jauzietarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentu eta baita ibilbidean ez aurreikusitako gune naturaletarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 23 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: 4 oct.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.

Prezioa : 4.360 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Argentinako Iparra eta Brasilgo hegoaldeko kostaldea
Koloreetako mendiak, hezeguneak, gatzagak, ur–jauziak...
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT