Foto Niger Termit mendigunea Tubuen Sahara

Niger
Termit mendigunea Tubuen Sahara

Niger
Termit mendigunea Tubuen Sahara

Tenere basamortuaren hegoaldean Termit izeneko eskualde ikusgarria dago. UNESCOk babes-eremu izendatutako eta neolitikotik gizakumeen bizileku izan den eskualde honek Tenere basamortuaren hegoaldeko muga eta Sahel basamortuaren hasiera bereizten ditu. Paisaia ederretakoa: dunak, mendi txikiak, hareazko harkaitzak, grabatuak... eta tubu etnia gogorraren bizilekua. Mendebaldeko kulturan tuareg-ak dira Saharako fantasietako protagonista bakarrak. Gaian sakontzean, berriz, beste herri batzuk ere azaltzen dira eremu geografiko horretan. Horietako bat tubuak dira. Saharako bizimodu gogorrera ondoen egokitutako etniatzat dute euren burua, eta tubuentzat tuaregak bigunegiak dira. Agian ez dira hain okertuta ibiliko, gaur ere artzain nomadak izaten jarraitzen baitute, aldean gauza gutxi eramanda. #Orain arte egin gabeko ibilbidea proposatu nahi dizugu, ohiko turismo bideetatik kanpo, eta basamortuko ur-putzuek zehaztutako bideari jarraituta eskualde horretan bizi diren herri nomaden bila joatea. Ohitura eta bizimodu bereziak dituzte, orain arte bizirik jarraitu eta irauten lagundu dieten jokabide eta balio arau zorrotzekin. Seguruen ahaztezina izango den bidaia, denbora luzean gogoratuko duguna.#

Ibilbidea

Niameirainoko hegaldia–Zinder–Kotous–Tasker–Termit–Kandil Bouzou–Talras–Talbaraket–Oudia–Zinder–Niamei.

Zenbait datu interesgarri

Niameirainoko hegaldia. Hortik Zinder hirira eta hemendik sei eguneko ibilbidea Saharako Termit eskualdean barrena. Oinezko ibilbide batzuk ere egingo ditugu. Niamei eta Zinder hirietan hotelean egingo dugu lo. Ibilbidearen gainerakoan kanpatuta (pentsio osoa). Saharako ibilbide honetan alderdi etnikoak eta paisaiek dute zamarik handiena eta nekez ikusiko dugu lur hauetan bidaiari-talderik. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Niameirainoko hegaldia, joan- etorria. Nigerren sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Niamei eta Zinder hirietan turista motako hoteleko egonaldia, bainugela pribatuarekin (lo egitea eta gosaria). Niameitik Zinderrera eta Niameira itzultzeko garraioa, autobus txiki batean. Basamortuko ibilbide guztiko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuan. Kanpalekuetako 6 gau (pentsio osoan). Sukaldeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). Kanpatzeko eta bidaiatzeko baimenak. Bidaiako asistentzia- asegurua. Tubu etniako bertako gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril, Bilbo eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.690 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Niger
Termit mendigunea Tubuen Sahara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT