Foto Aljeriako hegoaldea Hoggar eta Tassili-n-Ajjer

Aljeriako hegoaldea
Hoggar
eta Tassili-n-Ajjer

Aljeriako hegoaldea
Hoggar
eta Tassili-n-Ajjer

Sumendi-mendiak, harrizko goi-lautadak, haizpitarte sakonak, hareazko dunak, pinturak, grabatuak... eta tuareg herria. Hori guztia eta gehiago bila dezakegu Aljeriako hegoaldean, basamortua maite dutenentzat ezinbesteko paradisu horretan. Ibilbide honen barruan eskualdeko toki enblematikoetako batzuk bisitatu nahi ditugu: Hoggar mendiak, Hoggar-eko Tassili eta Tassili-n-Ajjer, besteak beste. Bidaian sekulako edertasuneko tokiak ikusiko ditugu, ipuinetako Saharako basamortuan murgilduko gaituztenak. Tamanrassetetik abiatuta, Assekrem alderantz abiatuko gara lur mota guztietarako ibilgailuetan. Ibilbidea hasteko Hoggar mendietako paisaia bolkanikoak, liburu zaharretako Tamanrasset hiriaren inguruan, aukeratu dugu. Hortik Tenere basamortuko iparraldeko ertzetik jarraituko dugu, Erg Killianetik, paisaien edertasunak liluraturik: harkaitzetako irudiak, basamortuko bakardadea eta sakontasuna... #Erg D’Amer handia zeharkatu eta Djanet helduko gara. Hortik, urak eta haizeak markatutako bidexkak erabiliz, Tassili-n-Ajjerreko historiaurreko pinturak ikusi ahal izango ditugu. Parke nazional zabal hau gizateriaren ondare izendatu zuten duela berrogei bat urte, planeta osoan historiaurreko pinturen bilgunerik aberatsenetako bat omen delako. #

Interesguneak

• Hoggar basamortuko sumendi-mendiak • Tassiliko harkaitzetako irudiak goi-lautadako • Erg D`agmer izeneko dunak • Djaneteko oasia, karabanen ibilbideko antzinako hiria • Tassili-n-Ajjerreko Parke Nazionaleko ibilbideak, oinez ibiltzeko aproposak • Tassiliko harkaitzetako pinturak.

Ibilbidea

Tamanrasseterainoko hegaldia –Assekrem –Tiharert –Tissint –Tin Akacheker –Tagrera –Tin Tarabin –Youf Ahakit –Tahaggart –Erg Kilian –Erg D’Admer –Djanet –Tassili-n-Ajjer –Tamrit –Sefar –Djanet.

Zenbait datu interesgarri

Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu Tamanrassetetik Djaneterainoko ibilbidean. Tassili-n-Ajjeren oinez ibiliko gara, gure fardelak asto gainean eramanda. Tamanrasset eta Djaneten aterpetxeetan egingo dugu lo. Basamortuko zeharkaldian eta Tassiliko oinezko ibilbidean, pentsio osoa dago sartuta prezioaren barruan. Bisatuaren tramiteak garaiz egin ahal izateko, ezinbestekoa da erreserbak denboraz egitea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldia, haranzkoan Tamanrassetera eta itzuleran Djanetetik. Aljerian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gidariekin). Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Tassili N’ajjer bisitatzeko materiala eta norberaren ekipajea garraiatzeko astoak. Tamanrasset, Assekrem eta Djaneteko egonaldietako aterpetxea: lo egitea eta gosaria. Aljerreko hoteleko egonaldia: lo egitea eta gosaria. Basamortuko kanpalekuetako 11 gauak: pentsio osoa. Ur minerala basamortuko zeharkaldian. Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak..... (lozakua izan ezik). Basamortuko zeharkaldirako eta Tassiliko lautadarako igoerarako sukaldea eta sukaldaria. Tassili- n- Ajjer- eko P.N.ko sarrera. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 1ean/aza. 1ean

Prezioa : 1.780 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Aljeriako hegoaldea
Hoggar eta Tassili-n-Ajjer
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT