Espazio zabalak atsegin dituztenentzako ibilbide aproposa: ozeanoak, basamortuak eta sabanak bat egiten duten parajeetan ibiliko gara. Basamorturik bakartienean, amaierarik gabeko paisaietako bideetan barrena ibiltzea; Ozeano Atlantikoko itsas txakur eta flamenkoen koloniei lasailasai begira egotea; hareazko eta granitomagmazko irudien magiaz gozatzea; hima, damara edo herero etniak bisitatzea; etnia horien bizilekuetako parke naturaletan bizi diren animaliak eta landareak ikustea... horiek dira, besteak beste, espazio zabalekin batera, bidaia honen xarmetariko batzuk.
#Antzina hegosortaldeko Afrika izenaz ezagutua izan zen herrialde honen edertasun paregabeak liluratu egiten gaitu. Kalahari basamortuaren eta Atlantikoaren hegoaldeko ur hotzen artean kokatua, Afrikako hegoaldeko konoko paisaiarik ederrenetarikoak ditu. Herrialde zabala, biztanle gutxikoa eta edertasun handikoa, sekulako tokiak ditu: Etosha Pan, Afrika kontinenteko erreserba naturalik zabalena, edota Namib basamortuko duna handiak.
Interesguneak
• Elefanteak, jirafak, errinozeronte zuriak, orixak, inpalak, lehoiak…: Etosha P.N.: Afrikako faunaren babeslekua • Himba tribuak, Kaokoland lurraldean • 300 mko garaierako gorri bizia: Namib-Naukluft basamortuko dunak • Swakopmund, Alemaniar kutsuko hiri txiki bat Atlantikoaren itsasbazterrean • Twyfelfontein: boskimanoen grabatuak eta pinturak • Spitzcoppe: granitozko mendiak • Cape Crosseko itsas lehoien kolonia handia • Waterberg, lautada zabalaren gaineko paisaia amaigabeak.
Bidaiari kopuru txikia, ibilbideaz hobeto gozatu ahal izateko, gure erara. Kamioi txiki erabiliko dugu joanetorrietarako. Ibilbide osoan kanpinetan egingo dugu lo, pentsio osoan, Windhoek, Swakopmund eta Watemberg P.N.ean izan ezik, horietan ostatu eta bungalowetan.
Namibian neguaren erdian egongo gara, gure ustez herrialdea bisitatzeko garairik onena: garai lehorra, egun oskarbiak, eguzkitsuak eta gau hotzak. Bidaia honetan ezinbestekoa da bidaiarien parte hartzea eguneroko zereginetan eta dendak jartzeko orduan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Windhoekerainoko nazioarteko hegaldia, joanetorria.
Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak.
Parke nazional eta erreserbetarako sarrerak.
Kanpalekutasak.
Ibilbide osoan zehar, safariak egiteko egokitutako kamioi pribatua.
Windhoek eta Swakopmunden, ostatugastuak ostatuan: lo egitea eta gosaria.
Watemberg P.N.eko ostatugastuak bungalowetan, pentsio osoan.
Ibilbidearen gainerako tokietan, kanpindendetan, prezioaren barruan pentsio osoan.
Kanpalekuetako eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik): dendak, aulkiak eta koltxonetak.
Bidaiaasegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean.
Prezioa : 2.660 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?