Namibia, Botswana eta
Victoriako ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna
Namibia eta Botswana: Afrikako kontinenteko fauna aberatsa ikusteko behatokirik onenak eta –aldi berean basamortu zabaletako bidaia, isiltasun eta bakardadeko hodeiertzetako bidaia. Dena Afrikako hegoaldeko konoko lurrak patxadaz ezagututa, ongi prestatutako ibilbidean: Hiru egunez Etosha P.N.ko sabana luzeetan barrena ibiliko gara eta bost egunez Okavangoko deltaren zeharkaldia egingo dugu, Maunetik Kasanera, bidean Moremi Wildlife Reserve eta Chobe National Parkeko bazter gordeak ezagututa.
#Ibilbide interesgarria eta aberatsa, tartean hoteletan ere lo eginez, kanpalekuetako dinamikari atsedena emateko.
#Nahiz eta bidaia honetan Afrikako ugaztun handi ugari ikusteko aukera izan, proposatzen dizugun bidaiak ez du zerikusirik argazkisafari klasikoekin: ibilbidean Afrikako natura ikusteko tokirik interesgarrienak sartu ditugu, baina inguruko eremuetan gertatu izan diren erasoetatik kanpo daudenak, Afrikako paisaiei eta kontinente horrek sortu ohi dituen sentsazioei tokia eginez.
Interesguneak
• Moremi erreserba eta Chobe P.N. lur mota guztietako ibilgailuetan • Afrikako faunaren edertasuna, Etoshako erreserban, zabaleran munduko hirugarrena • Namibia iparraldeko ovambo eta himba etniaren bizimodu tradizionala • Chobeko arroa, lehoiak, lehoinabarrak, hipopotamoak, elefanteak • Spitzkoppe: oinezko ibilbideak, harkaitzetako pinturak eta sumendietako paisaiak • Namibiako Sossusvlei basamortuko duna erraldoiak • Victoriako ur-jauzien ikuskizuna, Zambeze ibaiko arroilen paisaia paregabean.
Ibilbidea
Windhoekerainoko hegaldia –Waterberg Plateau –Etosha P.N. (Okaukeujo) –Etosha P.N. (Halali) –Etosha P.N. (Namutoni) –Opuwo –Palmwag –Tweyfelfountain –Spitzkoppe –Swakopmund –Sesriem –Windhoek –Maun –Moremi P.N. (Third Bridgeko urmaelak) –Moremi P.N. (North Gate eremua) –Savuti –Chobe P.N. (Serondela eremua) –Kasane –Victoriako ur-jauziak.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide osoa, baina gogorra, partaideen lankidetza, konprensioa eta bidaiari-izpiritua eskatzen dituena. Lur mota guztietarako kamioia (autokar moduan ekipatua) erabiliko dugu Namibiako safarian eta lur mota guztietarako ibilgailuak Bostwanan. Bidaia osoan kanpatuta egingo dugu lo, hauetan izan ezik: Windhoek, Opuwo, Swakopmund, Maun, Kasane eta Victoria Falls-en, azken horietan ostatu, bungalow eta hoteletan egingo dugu eta. Ibilbideko kanpin-maila bariatua da: libre kanpatuta, igerilekua duten kanpinak... Gidaria, sukaldaria. laguntzailea eta Banoako gidaria izango ditugu lagun, baina partaide guztiok lagundu beharko dugu eguneroko zereginetan: kanpalekua jarri, sukaldean lagundu... Erreserba eta parke nazionaletako sarrerak prezioaren barruan daude sartuta.
Prezioaren Barruan
- Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Windhoekera eta itzuleran Victoria Fallsetik.
Zimbabweko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ondo prestatutako lur mota guztietarako kamioia (autokar moduan prestatua), Namibiako ibilbideko safarirako.
Lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa, Bostwanako ibilbiderako.
Garraioa, autobus pribatu txiki batean, Kasane- Victoria Falls tarterako.
Ostatu, hotel edo bungalowetako egonaldia (lo egitea eta gosaria):Winhoek, Opuwo, Swakopmund, Maun, Kasane eta Victoria Falls- en.
Gainerako gauetan kanpatuta egingo du lo, pentsio osoan, Maunen izan ezik, azken horretan pentsio erdian, eta Windhoek eta Victoria Fallsen izan ezik, azken horietan gosaria bakarrik.
Kanpatzeko eta sukaldeko gaiak (lozakua izan ezik).
Namibia eta Bostwanako kanpin, parke eta erreserbetarako sarrerak.
Bidaia- asegurua.
Gidari/txoferra, sukaldaria eta laguntzailea Namibiako ibilbidean eta Bostwanako parke nazionaletan.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
- Edariak.
“Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.