Foto Senegal Afrikako erritmoa

Senegal
Afrikako erritmoa

Senegal
Afrikako erritmoa

Antzina Portugal, Holanda eta Frantziako nabigatzaileentzat mendebaldeko Afrikara sartzeko ate nagusia izan zen Senegal, egun ere Afrikako alde interesgarri hori ezagutzeko ate aproposa da. Mendebaldeko Afrikako kontraesan eta xarma guztiak biltzen dituen herrialde hau ezagutu eta herrialde honen errealitatean sakontzeko aukera ederra dugu bidaia hau. Senegal, Sahel basamortu lehorraren eta Afrika tropikal hezearen arteko elkargune, islamaren eta animismoaren bilgune: pezozko eta lastozko etxetxoak eta herrixkak, ceiba eta baobab motetako zuhaitzez inguratuta, badik, tanda eta bassari herrien bizileku; arroz-soroen berde bizia eta baso sakratuak diola etnia animistaren lurretan; etnia musulmanen (woolof, peul, toucouleur, maur... ) herriak eta hiriak, modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka horretan; arrantzaleen herrixkak, hondartzak eta palmondoak Casamance ibaiaren estuarioan...# Ibilbide hau prestatzeko orduan, turismoak oraingoz inbaditu ez dituen eskualdeak bisitatzea izan dugu helburu, hotel handiak eta hondartza masifikatuak alde batera utzita, eta oinez edo lau gurpiletako trakziodun ibilgailuetan bakarrik iris daitekeen tokiei lehentasuna emanez.#

Interesguneak

• Dakar hiriburuaren kaleetako giro bizia • Saint-Louis hiriko kolonia garaiko kutsua • Niokolo Koba Parke Nazionala • Dindefeloko ur-jauziak, bassarien herrialdean • Bassari, badik eta tanda etnien herrixkak, Ginea Konakryrekiko mugatik gertu • Casamance ibaiaren inguruko basoak, estuarioak eta arrantzale-herrixkak • Diola animisten fetitxeak eta baso sakratuak • Carabane uharteko hondartza ederrak • Goree uhartea.

Ibilbidea

Dakarrerainoko hegaldia –Saint Louis –Touba -Tambacounda –Kedougou –Niokolo Koba Parke Nazionala -Kolda –Cap Skiring –Carabane uhartea – Oussouye - Ziguinchor –Kaolack –Goree -Dakar.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu garraiobide. Bassari herrialdean, lur mota guztietarako ibilgailuak eta oinezko ibilerak. Casamancen piraguan ibiliko gara eta Goree uhartean, txalupan. Hoteletan eta ibilbideko aterpetxeetan (campement-etan) egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Dakarrerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Autobus pribatu txikiko garraioa (airea girotzeko teknologia duena). Bassarien herrialdean, garraioa, kamioi edo lur mota guztietarako ibilgailuetan. Carabane uharterako joan- etorria, piraguan. Diogue uharterako osterarako piragua. Transbordadorea, Gambian. Dakar- Goree- Dakar tarterako ferrya. Dakar, Saint Louis, Ziguinchor, Cap Skiring, Kolda eta Kaolack herrietan: turista mailako hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Carabane uhartean: turista mailako hoteletako ostatu- gastuak (pentsio erdia), birentzako logeletan (bainugelarekin). Kegougou eta Dindefelon: campament eta birentzako bungalowetako ostatu- gastuak (pentsio osoa). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 16an/abuz. 1ean/ira. 1ean/urr. 1ean.

Prezioa : 1.725 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Senegal
Afrikako erritmoa
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT