Mozambikeko Mia Couto idazlearen hitzak dira: “Nire herriak dituen gauza erakargarrien artean, handiena han turismorik, herriak eta kulturak irensten dituen horrelako makinarik ez dela. Gurean era horretako sasi-ehiztarien inbasiorik ez dagoenez gero, lurreko tokirik exotikoenen artean gurea erakargarrienetako da, nire ustez".
Indiako ozeano sakonera itzuliko gara kostaldeko paisaia handiko Mozambike baten erdialde eta hegoaldetik, edertasun paregabeko ozeano honen keinu sinestezinez gozatzeko. Hondartza eta koralen Indiako bat, arrantzaleen herrixkak eta kokondo erraldoiak, ozeano bizikoak eta jende xume eta barea. Maputo abegitsu eta animatuan hasi eta amaitzen den bidaia honek, Gorongosa parke nazionalean zehar, Gurueko mendietaraino. Ibilbide honi amaiera emango diogu Mozambikeko Ilhan, Indiako Ozeanoaren ibilbidean Afrika eta Asiaren arteko giltzarria izan den kostalde honetara persiarrak, arabiarrak eta portugaldarrak iritsi zirela gogoraraziko digunak.
Agian Afrikako alderik ezezagunena, gogorra baina, aldi berean, beste era batera bidaiatzeko oso egokia eta erakargarria.
Maputo, Afrikako hiribururik atseginena • Chizavaneko hondartza • Tofo, munduko arrainik handienaren bila: marrazo balea • Vilanculos, Bazarutoko artxipelagorako atea • Fauna basatia Gorongosa Parke Nazional birpopulatuan • Catapuko basoa • Herrixkak eta jende lasaien merkatu txikiak • Gurue: mendiak, te-sailak eta ur jauzia • Mozambikeko Ilha, antzinako kolonia portugaldarra eta Gizateriaren Ondarea • Arrantzale makuak, dantzaren eta abestiaren etnia • Indiako bakartia eta barea.
Maputorainoko hegaldia – Chizavane – Tofo – Vilanculos – Bazaruto P.N.a – Gorongosa P.N.a – Catapu Basoa – Mucoba – Gurue – Ilha de Mozambique – Nampula – Maputo.
Paisaiaren eta gizakiaren ikuspegitik oso ibilbide interesgarria da, bai eta lehorreko eta itsasoko fauna desberdinetatik ere. Turismoak ahaztutako beste herrialde baten hegoaldetik egindako bidaia da hau, baina azpiegitura jakin batzuekin. Kostaldeko Mozambike bat, hondartza, urpekaritza eta bertako jendea dituena, Gurueko barnealde menditsua gehituta. Minibus pribatua eta 4x4 ibilgailuak konbinatuko ditugu Gorongosa Parke Nazionaleko game drive–erako eta Nampula eta Maputo arteko etxeko hegaldi batekin. Hoteletan, bungalowetan, etxoletan eta pentsioetan egingo dugu lo. Gidatze–etapa luzeak, herrialdearen hedadura luzeagatik saihestezinak direnak, eta hainbatetan zuloz beteriko errepideetatik. Uztaila eta abuztua urteko hilabeterik onenetakoak dira hego hemisferioko eskualde hau bisitatzeko, euririk gabe eta tenperatura atseginekin. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra Maputoraino, joan–etorria.
- Mozambikera sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
- Ihla de Mozambique eta Nampularen arteko garraioa bertako furgonetetan.
- Gorongosa parke nazionaletako bisitetarako 4x4 ibilgailuak.
- Turista–mailako hoteletan, bungalowetan, etxoletan eta pentsioetan egingo dugu lo ibilbide guztian (gosaria barne).
- Gau bakarra etxoletan bainugela pribatua edo amankomunarekin, Catapu Forest basoan.
- Gorongosa parke nazionalerako sarrera.
- Bazaruto Artxipelagora txalupa motordunaz eginiko txangoa.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Zehaztuta ez dauden parke natural eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu
Iraupena : 20 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: utz. 4 / abu. 1.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Galdetu Bilbotik irteteko egon daitezkeen aukerei buruz.
Prezioa : 3.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.