Taurus mendiak eta Ararat (5.137 m) gailurrerako igoera
Turkia
Taurus mendiak eta Ararat (5.137 m) gailurrerako igoera
Turkia
Taurus mendikatea, askorentzat ezezaguna bada ere, guztiz ikusgarria da. Anatoliako goilautadaren eta Mediterranio itsasoaren artean dago kokatua. Udan zelai berdeberdeak, mendi malkartsuak eta hiru milatik gorako kareharrizko tontor ugari ditu: zer gehiago behar dugu paraje ezezagun hauek ezagutzeko tentazioan erortzeko? Trekkingeko lehendabiziko egunak funtsezkoak izango dira altuerara egokitu eta hurrengo egunetan mendizale askoren ametsa den Arafat tontorreraino zailtasun handirik gabe igotzeko. Inguru horretako egonkortasun soziopolitikoak historia eta tradizio handiko tontor eder horretaraino iristeko aukera ematen du.
#Ibilbide hau eta tontorrerainoko igoera egiteko ez da behar ezagupen tekniko handirik, fisikoki ongi egon eta oinez egiteko gogoa edukitzea baino ez da behar. Banoako gidari bat izango dugu gurekin bidaia osoan.
Prezioaren Barruan
Istanbulerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko 3 hegaldi: Istanbul – Konya, Adana – Van eta Van – Istanbul.
Turkian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Joan- etorri guztietako garraio pribatua.
Kapadozia, Van eta Istanbul hirietako turista mailako hotela (lo egitea).
Kanpamenduko 9 gauak (6 Tauruseko treekingean eta 3 Ararateko igoeran), prezioaren barruan kanpin eta sukaldeko material guztiak (lozakua izan ezik).
Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
Norberaren ekipajearen garraioa, trekkingak iraun bitartean.
Ararat mendira igotzeko baimena.
Bidaia- asegurua.
Ingelesez dakien Turkiako mendiako gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Joan- etorrietako otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Trekk-egunak: 10
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean.
Prezioa : 2.160 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?