Jugoslaviako konglomeratutik independizatu zen azken-aurreko herrialdea izan zen Montenegro, eta, bizitza berria laburra izan arren ere, arin nabarmendu da inguruan dituen herrialde balkaniarren artean bidaiatzeko destino handi gisa. Historiaz eta ezusteko eta kontraste naturalez betea, Montenegroren edertasuna kareharrizko mendien eta kostalde korapilatsu baten artean urtzen da. Hori guztia erromatarrek, bizantziarrek, veneziarrek, otomandarrek... eta beste batzuek utzitako perlak erakusten dituzten herri txiki gotortuez zipriztindua. Baditu, baita ere, harribitxi ortodoxoak, katolikoak eta islamikoak. Adriatikoko beste harribitxi den Dubrovnik hiri kroatarran hasiko gara Montenegrorako bidaia hau.
• Dubrovnik, liluratu eta sorgintzen dituen edertasunaren gailurra • Herceg Novi, itsasoaren ondo-ondoko harresiak eta plazak • Sveti Stefan eta Budvako kostaldeko postalak • Skadar lakua, Balkanetako handiena • Stari Barreko hondakin erromatarrak • Biogradska Goraeta Durmitor Parke Nazionaletako naturan ibilaldiak • Cetinje, Montenegroko antzinako hiriburua • Ostrog monasterio ortodoxoa, arranoen habia dirudiena • Lovcen Parke Nazionala eta Negro mendiak eskaintzen dituen ikuspegiak • Kotor badia, Gizateriaren Ondarea • Perast eta Kotor, bi harribitxi natural eta historikoak.
Dubrovnik-erainoko hegaldia –Herceg Novi –Budva –Stari Bar –Virpazar –Podgorica –Biogradska Gora PNa – Kolasin –Durmitor PNa –Ostrog monasterioa –Podgorica –Cetinje –Lovćen PNa –Kotor –Perast –Herceg Novi –Dubrovnik.
Dubrovnik-erainoko hegaldi erregularra joan-etorria. Autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide ibilbide osoan. Skadar lakuan eta Kotor badian nabigatzeko itsasontziak. Turista-mailako hotelak, birentzako geletan (bainugelarekin). Banoako gidaria.
- Dubrovnik- erainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikiko garraioa, ibilbide osoan.
- Itsasontziak Skadar lakuan eta Kotor badian.
- Ibilbide osoan, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Parke nazionaletako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.960 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.