Simien mendiak.
Oinez Abisiniako goiko lurretan zehar
Etiopia
Simien mendiak.
Oinez Abisiniako goiko lurretan zehar
Etiopia
Etiopiak ezkutuko sekretu bat du gordeta iparraldean, azken urteotan ezkutukoa izateari utzi diona: Simien mendiak. Rift handiaren barruko mendikate hau parke nazional bilakatu zen 1969an eta ondoren UNESCOk irizpide onez gizateriaren ondare izendatu zuen. Abisiniako goi-lautada hau 3.000 eta 4.500 m arteko garaian dago; denetarik du: haranak, arroila sakonak, mendiak, mendi-ertzak… trekkinga atsegin dutenentzako benetako paradisua. Ibilbidearen bosgarren egunean Etiopiako mendietako gailurrik altuena, Ras Dashen (4.530), igotzeko asmoa daukagu.
#Mendi hauek, ikusgarriak eta paisaia ederrekin, beste bitxi bat gordetzen dute: bertan bizi direnen ustez beraiek dira Saba erreginaren eta Salomon erregearen ondorengoak. Trekking honen bidez goi-lautada honetan bizi direnen egunerokotasunean murgiltzeko aukera izango dugu.
Interesguneak
• Gondar: Erdi Aroko gazteluak • Jinbar-eko ur-jauzi ikusgarria • Saha eta Imet Gogo-ko paisaia malkartsuak • Bwahit gailurra (4.430 m) • Ambikwa mendi-lepoa, 4.000 m-tik gorako garaian • Ras Dashen, Etiopiako gailurrik altuena.
Addis Abebatik Gondarrerako bidea, hegazkinez. Sankaber herriraino, trekkinga hasten den tokiraino, autobus txiki batean. Mando gainean garraiatuko ditugu bidaiari bakoitzaren eta taldearen ekipaiak. Mendiko zeharkaldian zazpi gautan dendetan egingo dugu lo, pentsio osoan. Addis eta Gondar herrietan, berriz, turista-mailako hoteletan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
2 Barruko hegaldiak: Addis–Gondar–Addis.
Etiopian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Gondar- Sankaber eta Cheenek- Gondar tarteetarako autobus pribatu txiki bat.
Addis eta Gondar herrietan turista- mailako hoteletan hartuko dugu ostatu.
6 egun kanpatuta, pentsio osoan.
Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
Trekkingak iraun bitartean, fardelak garraiatzeko mandoak.
Siemen mendietako P.N.ko sarrera eta bertan kanpatzeko baimenak.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 6
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?