Gengis Khanek, Mongoliako konkistatzaile nagusia izan zenak, tribu nomadak batu eta gerrarako bidean jarri zituen, eta Europako ateetaraino hedatu zen inperio mitikoa sortu zuen, Asiako Erdialdea, Persia, Ekialde Hurbila, Txina… okupatuz, Indoko haran zaharrean ere sartu-irtenak egin zituelarik.
Nekez aurki dezakegu liburuetan Mongoliari buruzko Gengis Khanen aurretiko aipamenik eta Gengis Khanen inperioa desegin ondoren ere berriro desagertu zen historiako liburuetatik, duela gutxira arte.
Nomaden herria, etengabeko mugimenduan beti, ganaduarentzako larre onenen bila edota negua igarotzeko bailara epelenen bila.
Gure ibilbidean Gobiko basamortutik erdiko lurretako estepa, baso eta lur bolkanikoetarantz abiatuko gara, iparraldean Khovsgol laku handiarekin topo egin arte, siberiar paisaiaren erdi-erdian.
Natura bere gordintasunean eta espazio zabal-zabalen handitasuna maite dituztenei begira pentsatutako bidaia, Mongolian ez baitago ia hiri handirik.
• Ulan Bator, sobietar kutsuko hiria • Baga Gazriin Chuluuko harkaitzezko irudiak • Ongi monasterioaren hondakinak • Bayanzageko dinosauro-aztarnategiak • Gobiko basamortua, hareazko duna handiak • Orkhoneko bailaran, zaldi gainean • Tsenkherreko ur termalak • Khorgoko sumendi-eremuko oinezko ibilbideak • Khövsgöl lakua, Mongoliako lakurik sakonena.
Ulan Batorrerainoko hegaldia –Baga Gazriin Chuluu –Ongii Hii –Bayanzag –Yol –Hongor –Guchin Us –Ulaan Tsutgalan –Tsenher –Terhiin –Jargalant –Toilogt –Mörön –Ulan Bator.
Barruko hegaldia: Mörön-Ulan Bator. Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailuak. Lo-eta, kanpatuta (pentsio osoa), Ulan Bator hiriburuan izan ezik, hor turista-mailako hotelean. Banoako gidaria.
- Ulan Batorrerainoko hegaldia, joan- etorria.
- Barruko hegaldia: Mörön- Ulan Bator.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan ikuspen ona duen lur mota guztiko garraioa.* (ikus garraioa atala)
- Ulan Bator hirian, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), 3 gau.
- Yurta- kanpamentu turistikoetan ostatua, pentsio osoan. (14 gau).
Ostatua familia nomadako yurtetan, pentsio osoan, (2 gau).
- Parke natural eta erreserbetarako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 21/23 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: ekainaren 2tik 22ra.(BCN) /ekainaren 1etik 23ra.(MAD eta BIO)
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.690 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.