Mexikoko erdialdeak eta iparraldeak herrialde horren beste aurpegi bat, guztiz bestelakoa, erakusten digute: Gizateriaren kultur ondare diren hiri kolonial ikusgarriak; piramide, atlante, labar-pintura eta petroglifo bidez adierazten diren espainiarren etorreraren aurretiko zibilizazioak; tarasco, huichole edo raramuri indigenen presentzia; iraultzaren inguruko eta pertsonaia historiko ugarien iragan luzea; Mexikoko herri magikoak; eta mundu-mailan ezagunak diren eta hain ezagunak ez diren gune natural ikusgarriak, zeinetan ibiliko garen. Mexikoko barrualdea, Barruti Federaleko hiriburutik Creeleraino zeharkatzen du bidaia honek, eta bidaiaren azken zatian Chepe trenbide mitikoa hartuko dugu, Tarahumara Mendilerroa eta Barrancas del Cobre arroiletako txokoetatik paseatu eta Ozeano Barera iristeko.
• Zocalo, Mexikoko hiriburuko plaza erraldoia • Teotihuacango piramideak • Tulako Atlanteak • Herri Magikoak eta bitxiak • Hiri kolonial ikusgarriak, Gizateriaren ondare izendatuak • Queretaro, Morelia, Guanajuato, San Miguel de Allende, San Luis Potosí... Erresumako harribitxiak • Patzcuaro lakua, Janitzio uhartea eta tarasco indiarrak • Tequila, edari bat baino gehiago • Emilio Zapata, Pancho Villa eta beste iraultzaile batzuen ibilbidea • Organos-eko mendilerroko harkaitzeko egiturak • Chepe tren mitikoa, Creeletik El Fuerte-rainoko ibilbidea • Tarahumara mendilerroa • Creel, Barrancas del Cobre arroilako raramuri-en erdigunea • Ozeano Bareko hondartza.
CDMX-rainoko hegaldia –Queretaro –Patzcuaro –Tequila –Guanajuato –San Miguel de Allende –San Luis Potosi –Real de Catorce –Zacatecas –Durango –Hidalgo del Parral –Creel –Divisadero –El Fuerte –Los Mochis –CDMX.
Autobus pribatuko bidaia, Mexiko Hiritik Creeleraino, bidean hiri kolonialak, natur guneak eta kultur ondareak bisitatuz. Creelen Chepe izeneko tren mitikoa hartuko dugu, eta El Fuerte-n gelditu egingo gara, Tarahumara mendilerroko Barrancas del Cobre arroilako bazterrak ikusteko eta indigenen kulturetara hurbiltzeko. Barruko hegaldia: Los Mochis eta hiriburuaren artean. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularreko joan- etorria Mexikoko Hirira.
- Barruko hegaldia: Los Mochis- Mexikoko Hiria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus edo autobus txiki pribatuko garraioa Mexiko Hiritik Creelera eta El Fuerte eta Los Mochis artean.
- Bertako Chepe izeneko tren- garraioa, turista- mailakoa: Creel- El Fuerte tarteetarako.
- Furgoneta edo/eta kamionetako garraioa Creel eta inguruko irteeretarako.
- Ibilbidean zehar, turista mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Patzcuaro lakua bisitatzeko txalupa pribatuko garraioa.
- Bidaiako asistentzia- asegurua
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden otorduak.
- Aukeran dauden bisitak, irteerak eta jarduerak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren museo, monumentu, arkeologia- eremu eta espazio naturaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 30etik maiatzaren 23ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 3.560 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.