Foto Mexiko lindo eta ederra Kolonien garaiko altxorrak, herri magikoak eta Barrancas del Cobre arroilak

Mexiko lindo eta ederra
Kolonien garaiko altxorrak,
herri magikoak
eta Barrancas
del Cobre arroilak

Mexiko lindo eta ederra
Kolonien garaiko altxorrak,
herri magikoak
eta Barrancas
del Cobre arroilak

Mexikoko erdialdeak eta iparraldeak herrialde horren beste aurpegi bat, guztiz bestelakoa, erakusten digute: Gizateriaren kultur ondare diren hiri kolonial ikusgarriak; piramide, atlante, labar-pintura eta petroglifo bidez adierazten diren espainiarren etorreraren aurretiko zibilizazioak; tarasco, huichole edo raramuri indigenen presentzia; iraultzaren inguruko eta pertsonaia historiko ugarien iragan luzea; Mexikoko herri magikoak; eta mundu-mailan ezagunak diren eta hain ezagunak ez diren gune natural ikusgarriak, zeinetan ibiliko garen. Mexikoko barrualdea, Barruti Federaleko hiriburutik Chihuahua eta Creeleraino zeharkatzen du bidaia honek, eta bidaiaren azken zatian Chepe trenbide mitikoa hartuko dugu, Tarahumara Mendilerroa eta Barrancas del Cobre arroiletako txokoetatik paseatu eta Ozeano Barera iristeko.

Interesguneak

• Zocalo, Mexikoko hiriburuko plaza erraldoia • Teotihuacango piramideak • Tulako Atlanteak • Herri Magikoak eta bitxiak • Hiri kolonial ikusgarriak, Gizateriaren ondare izendatuak • Queretaro, Morelia, Guanajuato, San Miguel de Allende, San Luis Potosí... Erresumako harribitxiak • Patzcuaro lakua, Janitzio uhartea eta tarasco indiarrak • Tequila, edari bat baino gehiago • Huasteca Potosina, basoak eta ur-jauziak, natura bizi-bizia • Emilio Zapata, Pancho Villa eta beste iraultzaile batzuen ibilbidea • Organos-eko mendilerroko eta Mexiquillo-ko harkaitzeko egiturak • Chepe tren mitikoa, Creeletik El Fuerte-rainoko ibilbidea • Tarahumara mendilerroa • Creel, Barrancas del Cobre arroilako raramuri-en erdigunea • Ozeano Bareko hondartza.

Zenbait datu interesgarri

Autobus pribatuko bidaia, Mexiko DFtik Chihuahuaraino, bidean hiri kolonialak, natur guneak eta kultur ondareak bisitatuz. Creelen  Chepe izeneko tren mitikoa hartuko dugu, eta  El Fuerte-n gelditu egingo gara, Tarahumara mendilerroko Barrancas del Cobre arroilako bazterrak ikusteko eta indigenen kulturetara hurbiltzeko. Barruko hegaldia: Los Mochis eta hiriburuaren artean. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra joan- etorria Mexiko DFra.
    - Barruko hegaldia: Los Mochis- Mexiko DF.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus edo autobus txiki pribatuko garraioa Mexiko DFtik Creelera eta El Fuerte eta Los Mochis artean.
    - Bertako Chepe izeneko tren- garraioa, turista- mailakoa: Creel- El Fuerte tarteetarako.
    - Furgoneta edo/eta kamionetako garraioa Creel eta inguruko irteeretarako.
    - Ibilbidean zehar, turista maila hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Patzcuaro lakua bisitatzeko txalupa pribatuko garraioa.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden otorduak.
    - Aukeran dauden bisitak, irteerak eta jarduerak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museo, monumentu, arkeologia- eremu eta espazio naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean.

Prezioa : 3.250 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Mexiko lindo eta ederra
Kolonien garaiko altxorrak, herri magikoak eta Barrancas del Cobre arroilak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT