Mexikoko erdialdeak eta iparraldeak herrialde horren beste aurpegi bat, guztiz bestelakoa, erakusten digute: Gizateriaren kultur ondare diren hiri kolonial ikusgarriak; piramide, atlante, labar-pintura eta petroglifo bidez adierazten diren espainiarren etorreraren aurretiko zibilizazioak; purepecha, huichole edo raramuri indigenen presentzia; iraultzaren inguruko eta pertsonaia historiko ugarien iragan luzea; Mexikoko herri magikoak; eta mundu-mailan ezagunak diren eta hain ezagunak ez diren gune natural ikusgarriak, zeinetan ibiliko garen eta baita nabigatu ere, Marieta irletan kasu. Nayarit estatuko ezusteko kostaldeaz gain, Mexikoko barrualdea zeharkatzen du bidaia honek, hiriburutik Creeleraino, non Tarahumara Mendilerroa eta Barrancas del Cobre arroiletako txokoetatik paseatuko garen. Abuztuan, euriak direla eta, ez dago Chepe trenak funtzionatuko duen bermerik, horregatik uko egiten diogu trena erabiltzeari.
• Zocalo, Mexikoko hiriburuko plaza erraldoia • Teotihuacango piramideak • Tulako Atlanteak • Herri Magikoak eta bitxiak • Hiri kolonial ikusgarriak, Gizateriaren ondare izendatuak • Queretaro, Morelia, Guanajuato, San Miguel de Allende, San Luis Potosí... Erresumako harribitxiak • Patzcuaro lakua, Janitzio uhartea eta purepecha indiarrak • Tequila, edari bat baino gehiago • Ixtlan del Rioko Zezentegiak • Hegaztiak Marieta irletan • Emilio Zapata, Pancho Villa eta beste iraultzaile batzuen ibilbidea • Organos–eko mendilerroko harkaitzeko egiturak • Tarahumara mendilerroa • Creel, Barrancas del Cobre arroilako raramuri–en erdigunea • Ozeano Bareko hondartza.
Mexico Hirirainoko hegaldia – Queretaro – Patzcuaro – Tequila – Sayulita – Marieta uharteak – Guadalajara – Guanajuato – San Miguel de Allende – San Luis Potosi – Real de Catorce – Zacatecas – Durango – Hidalgo del Parral – Creel – Divisadero – Chihuahua – Mexiko Hiria.
Autobus pribatuko bidaia Mexiko hiritik Creeleraino, bidean hiri kolonialak, natur guneak eta kultur ondareak bisitatuz. Creelen Tarahumara mendilerroko Barrancas del Cobre arroilako bazterrak ikusteko eta indigenen kulturetara hurbiltzeko aukera izango dugu. Barruko hegaldia: Chihuahua–Mexiko hiriburuaren artean. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra joan–etorria Mexiko Hirira.
- Barruko hegaldia: Chihuahua–Mexiko Hiria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus edo autobus txiki pribatuko garraioa Mexiko Hiritik Creelera.
- Furgoneta edo/eta kamionetako garraioa Creel eta inguruko irteeretarako.
- Patzcuaro lakua bisitatzeko txalupako garraioa.
- Marieta irlak Parke Nazionala bisitatzeko txangoa itsasontziz.
- Ibilbidean zehar, turista maila hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Divisaderoko eta Organos–eko Parke Nazionaleko sarrerak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden otorduak.
- Aukeran dauden bisitak, irteerak eta jarduerak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren museo, monumentu, arkeologia–eremu eta espazio naturaletarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abuztuaren 6tik 29ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 3.980 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.