Foto Mauritania Oualatatik Ouadanera  Zeharkaldi handia

Mauritania
Oualatatik Ouadanera
Zeharkaldi handia

Mauritania
Oualatatik Ouadanera
Zeharkaldi handia

Urre, gatz eta esklaboen merkataritzan ziharduten karabanen ibilbide handien ohiko pasabidea, Mauritaniak XXI. mendearen hasieran ere nomada sentiarazteko aukera ematen digu. Herrialde zabal-zabala, konplexua naturaren zein gizartearen arloetan, bertan basamortuak dena hartzen du bere baitan eta basamortuaren inguruko osagaiek dena baldintzatzen dute egunerokotasunean.
Bidaia honetan Mauritaniako basamortu zabalean zehar ibilbide luze bat egiteko proposamena egiten dugu. Nuakchot hiritik antzinako Nema hirirainoko bidaia egingo dugu, eta hiri horretan basamortuan sartuko gara, Tagant izeneko eskualdean zehar. Ondoren, basamortua zeharkatuko dugu, Tagant eta Adrad eskualdeetan zehar. Zeharkaldi gogor honen barruan karabanen ibilbideko lau hiri historiko ezagutuko ditugu, XI eta XII. mendeetan sortuak eta egun, hareaz erdi estalita badaude ere, Gizateriaren Ondare izendatuta daudenak: Oualata, Tichit, Chinguetti eta Ouadane. Hiri horiek osatzen dute bidaia honen hari nagusia. Bidaia hau aproposa da basamortua eta historia maite dituztenentzat.

Interesguneak

• Nuakchot, haize-hiria • Nemarako errepidea, itxaropenaren ibilbidea • Oualata, arkitektura eta historia • Tichit, urrutiko oasi-hiri galdua • Tagant, basamortuko zeharkaldiaren magia • Tidjikjako palmondo-sail ikusgarria • Chinguetti, lslamaren zazpigarren hiri santua • Chinguettiko liburutegia • Ouadane, karabanen ibilbideko hiria • Guelb er Richat-eko kraterra • Terjiteko oasia.

Ibilbidea

Nuakchoterainoko hegaldia – Aleg –Kiffa -Ayoun el Atrous- Timbedra-Nema-Oualata– Tagouraret –Tichit –Leckcheb-Tidjika –Rachid– Taganteko zeharkaldia–Adrar –Chinguetti –Ouadane –Guelb er Richat –Terjit –Nuakchot.

Zenbait datu interesgarri

Nuakchoterainoko hegaldi erregularra.  Ibilbide osoko 4x4 ibilgailuak. Hainbat ostatu-mota erabiliko ditugu: Nuakchoten, hotela, Chinguetti eta Oudane-n aterpetxea eta gainerakoan kanpatuta (11 gau). Nuakchotetik Nemarainoko bidea “Route de l’Espoir” izeneko asfaltozko 1.100 km-ko errepidean zehar egingo dugu. Eta hortik aurrera, ibilbidearen zatirik handiena harea edo hondarrezko bideetan eta egoera txarreko bideetan barrena joango da. Herrialdearen eta ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko jarrera ireki eta positiboa edukitzea.

Prezioaren Barruan

  • - Nuakchoterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Mauritanian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - 4x4 motako ibilgailuak ibilbide osoan (3 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
    - Nuakchoten, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria). 
    - Nuakchoten, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Chinguetti eta Ouadane hirietan, oinarrizko aterpetxeko ostatua, bi gau (pentsio osoa).
    - Kanpalekuko 10 gau (pentsio osoa). Prezioaren barruan sukaldaria, kozinatzeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Ibilbidearen barruko arkeologia- aztarnategietarako sarrerak.
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD. eta BCNtik, azar. 1ean.

Prezioa : 2.280 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Mauritania
Oualatatik Ouadanera Zeharkaldi handia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT