Urre, gatz eta esklaboen merkataritzan ziharduten karabanen ibilbide handien ohiko pasabidea, Mauritaniak XXI. mendearen hasieran nomada sentiarazteko aukera ematen digu. Herrialde zabal-zabala, konplexua naturaren zein gizartearen arloetan, bertan basamortuak dena hartzen du bere baitan eta basamortuaren inguruko osagaiek dena baldintzatzen dute egunerokotasunean.
Tagant izeneko eskualdea ezagutuko dugu, ondoren Adrar basamortua zeharkatzeko. Ibilbidearen barruan karabanen ibilbideko Chinguetti eta Ouadane bi hiri historikoak ezagutuko ditugu, XI eta XII. mendeetan sortuak eta egun hareaz erdi estalita badaude ere, Gizateriaren Ondare izendatuta daude. Eta bidaiari amaiera emango diogu Timiris lurmuturra bisitatuz, Banc de Arguin kostaldeko parke Nazionalean kokatua.
• Nuakchot, haizeen hiria • Tidjikako palmondo–sail handia • Tagant, basamortuaren zeharreko ibilbidearen magia • Chinguetti, Islamaren zazpigarren hiri santua • La Ouadane: karabanan ibilbideko hiria • Guelb er Richat–eko kraterra • Terjit–eko oasia • Banco de Arguin izeneko Parke Nazionala eta Giza Ondarea.
Nuakchoterainoko hegaldia –Sangrafa –Boutilimit –Tidjikja–Rachid –Tagant –Adrar zeharkaldia –Chinguetti –Ouadane –Guelb er Richat –Terjit –Banc de Arguin –Nuakchot
Nuakchoterainoko hegaldia. Ibilbide osoko 4x4 ibilgailuak. Hainbat ostatu–mota erabiliko ditugu: Nuakchot–en, hotela, Chinguetti eta Oudane–en aterpetxea eta gainerakoan kanpatuta (6 gau). Bidaiaren zatirik handiena harearen gainean eta egoera txarreko baso–bideetan zehar igaroko da. Herrialdearen eta ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa izango da jarrera irekia eta gerta daitezkeen ezustekoekiko ulerkorra.
- Nuakchot–erako hegaldi erregularra, joan–etorria.
- Mauritanian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- 4x4 motako ibilgailuak ibilbide osoan (3 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Nuakchot–en, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Chinguetti eta Ouadane hirietan, oinarrizko aterpetxeko ostatua, bi gau (pentsio osoa).
- Bi gau Terjit eta Iwiken, oinarrizko kanpalekuan mendi denda finkoetan (pentsio osoa).
- Kanpalekuko 4 gau (pentsio osoa). Prezioaren barruan sukaldaria, kozinatzeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
- Ibilbidearen barruko arkeologia–aztarnategietarako sarrerak.
- Bidaia–baimenak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.160 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.