Foto Mauritania Historian ahantzitako hiriak eta Arguineko kostaldea

Mauritania
Historian ahantzitako hiriak
eta Arguineko kostaldea

Mauritania
Historian ahantzitako hiriak
eta Arguineko kostaldea

Urre, gatz eta esklaboen merkataritzan ziharduten karabanen ibilbide handien ohiko pasabidea, Mauritaniak XXI. mendearen hasieran nomada sentiarazteko aukera ematen digu. Herrialde zabal-zabala, konplexua naturaren zein gizartearen arloetan, bertan basamortuak dena hartzen du bere baitan eta basamortuaren inguruko osagaiek dena baldintzatzen dute egunerokotasunean.

Tagant izeneko eskualdea ezagutuko dugu, ondoren Adrar basamortua zeharkatzeko. Ibilbidearen barruan karabanen ibilbideko Chinguetti eta Ouadane bi hiri historikoak ezagutuko ditugu, XI eta XII. mendeetan sortuak eta egun hareaz erdi estalita badaude ere, Gizateriaren Ondare izendatuta daude. Eta bidaiari amaiera emango diogu Timiris lurmuturra bisitatuz, Banc de Arguin kostaldeko parke Nazionalean kokatua.

Interesguneak

• Nuakchot, haizeen hiria • Tidjikjako palmondo-sail handia • Tagant, basamortuaren zeharreko ibilbidearen magia • Chinguetti, Islamaren zazpigarren hiri santua • La Ouadane: karabanan ibilbideko hiria • Guelb er Richat-eko kraterra • Terjit-eko oasia • Banco de Arguin izeneko Parke Nazionala eta Giza Ondarea.

Ibilbidea

Nuakchoterainoko hegaldia –Sangrafa –Boutilimit –Tidjikja–Rachid –Tagant –Adrar zeharkaldia –Chinguetti –Ouadane –Guelb er Richat –Terjit –Banc de Arguin –Nuakchot.

Zenbait datu interesgarri

Nuakchoterainoko hegaldia. Ibilbide osoko 4x4 ibilgailuak. Hainbat ostatu-mota erabiliko ditugu: Nuakchot-en, hotela, Chinguetti, Oudane eta Terjit-en aterpetxea (4 gau) eta gainerakoan kanpatuta (3 gau). Bidaiaren zatirik handiena harearen gainean eta egoera txarreko baso-bideetan zehar igaroko da. Herrialdearen eta ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa izango da jarrera irekia eta gerta daitezkeen ezustekoekiko ulerkorra.

Prezioaren Barruan

  • - Nuakchot- erako hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Mauritanian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - 4x4 motako ibilgailuak ibilbide osoan (3 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
    - Nuakchot- en, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Chinguetti, Ouadane eta Terjit hirietan, oinarrizko aterpetxeko ostatua, hiru gau (pentsio osoa).
    - Kanpalekuko 4 gau (pentsio osoa). Prezioaren barruan sukaldaria, kozinatzeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
    - Ibilbidearen barruko arkeologia- aztarnategietarako sarrerak.
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.950 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Mauritania
Historian ahantzitako hiriak eta Arguineko kostaldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT