Urre, gatz eta esklaboen merkataritzan ziharduten karabanen ibilbide handien ohiko pasabidea, Mauritaniak XXI. mendearen hasieran ere nomada sentiarazteko aukera ematen digu. Herrialde zabal–zabala, konplexua naturaren zein gizartearen arloetan, bertan basamortuak dena hartzen du bere baitan eta basamortuaren inguruko osagaiek dena baldintzatzen dute egunerokotasunean.
Bidaia honetan Mauritaniako basamortu zabalean zehar ibilbide luze bat egiteko proposamena egiten dugu. Nuakchot hiritik antzinako Nema hirirainoko bidaia egingo dugu, eta hiri horretan basamortuan sartuko gara, Tagant izeneko eskualdean zehar. Ondoren, basamortua zeharkatuko dugu, Tagant eta Adrad eskualdeetan zehar. Zeharkaldi gogor honen barruan karabanen ibilbideko lau hiri historiko ezagutuko ditugu, XI eta XII. mendeetan sortuak eta egun, hareaz erdi estalita badaude ere, Gizateriaren Ondare izendatuta daudenak: Oualata, Tichit, Chinguetti eta Ouadane. Hiri horiek osatzen dute bidaia honen hari nagusia. Bidaia hau aproposa da basamortua eta historia maite dituztenentzat. Eta bidaiari amaiera emango diogu Timiris lurmuturra bisitatuz, Banc de Arguin kostaldeko Parke Nazionalean kokatua.
• Nuakchot, haize–hiria • Nemarako errepidea, itxaropenaren ibilbidea • Oualata, arkitektura eta historia • Tichit, urrutiko oasi–hiri galdua • Tagant, basamortuko zeharkaldiaren magia • Tidjikjako palmondo–sail ikusgarria • Chinguetti, lslamaren zazpigarren hiri santua • Chinguettiko liburutegia • Ouadane, karabanen ibilbideko hiria • Guelb er Richat–eko kraterra • Terjiteko oasia • Banc de Arguin izeneko Parke Nazionala eta Giza Ondarea.
Nuakchoterainoko hegaldia – Aleg – Kiffa – Ayoun el Atrous – Nema – Oualata – Tagouraret – Tichit – Leckcheb – Tidjika – Rachid – Taganteko zeharkaldia – Adrar – Chinguetti – Ouadane – Guelb er Richat – Terjit – Banc de Arguin – Nuakchot.
Nuakchoterainoko hegaldia. Ibilbide osoko 4x4 ibilgailuak. Hainbat ostatu-mota erabiliko ditugu: hotela Nuakchot-en eta Neman (hotel oinarrizkoagoa), Chinguetti eta Oudanen aterpetxea (2 gau), Terjit eta Iwiken onarrizko kanpalekuak denda finkoak (2 gau) eta gainerakoan kanpatuta (7 gau). Bidaiaren zatirik handiena harearen gainean eta egoera txarreko baso-bideetan zehar igaroko da. Herrialdearen eta ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa izango da jarrera irekia eta gerta daitezkeen ezustekoekiko ulerkorra.
- Nuakchoterainoko hegaldi erregularra, joan–etorria.
- Mauritanian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- 4x4 motako ibilgailuak ibilbide osoan (3 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Nuakchoten, turista–mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Neman oinarrizko–mailako hoteleko egonaldia (gau 1).
- Chinguetti eta Ouadanen oinarrizko aterpetxeko ostatua, bi gau (pentsio osoa)
- Bi gau Terjit eta Iwiken, oinarrizko kanpalekuan mendi denda finkoetan (pentsio osoa).
- Kanpalekuko 7 gau (pentsio osoa). Prezioaren barruan sukaldaria, kozinatzeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
- Ibilbidearen barruko arkeologia–aztarnategietarako sarrerak.
- Bidaia–baimenak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 15 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: otsailaren 1etik 15era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.650 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.