Hamaika aukera eskaintzen dituen herrialdea da Maroko, hain da zabala eta aberatsa. Hemen aurkezten dizugun ibilbide berria Marokon hainbat urtez bidaiatuz lortu dugun esperientziaren emaitza da eta herrialde horren ezaugarri nagusiak biltzen ditu: mendiak, zedro-basoak, basamortua, hondartzak eta oasiak, mugako gotorleku zaharrak edo ”kasbah”ak, berbereen herrixkak eta hainbat hiri interesgarri.
#Atlasen barrena ibiliko gara lur mota guztietarako ibilgailuak erabilita, gutxien ezagutu baina aldi berean sakonena eta herri txikienak biltzen dituen Maroko horretan bizi diren pertsonen egunerokotasuna ezagutzeko, betiere te baterako gonbitearekin irribarretsu azaldu zaizkigun pertsonena. Bidean sekulako arroilak, labirinto itxurakoak, aurkituko ditugu, baita ere haran berde eta emankorrak, oasi zabalak, kasbah ezagunak eta, beste batzuk, erdi ahantziak. Behin eta berriro harrituko gaituen paisaia. Eta horrez gain, betiko bisitaldiak egiteko asmoa dugu: Fez, Marrakex, Volubilis...
Interesguneak
• Iztil eta Tizlit lakuak, Imilchil•herriaren inguruan • Volubilis, erromatarren aztarnak Afrikako iparraldean • Fez, Erdi Arora garamatzan hiria • Oum Er Riba ibaiaren sorburua eta Atlas Ertaineko zedro-basoak • Saharako dunak Merzougan • Kasbahen ibilbidea • Dades hareneko eta Todrako arroilak edo haizpitarteak • Goi Atalaseko Tamtattouche herria • Essaouirako harresiak eta hondartzak • Marrakex, ipar eta hegoaldearen arteko elkargunea, etnia eta kulturen bilgunea, kaleko etengabeko ikuskizun bizi-bizia.
Casablancarainoko hegaldi erregularra. Ibilbiderako autobus txiki bat eta lur mota guztietarako ibilgailuak izango ditugu. Hoteletan eta aterpetxeetan egingo dugu lo. Klima beroa. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Casablancarainoko hegaldi erregularra, itzulera Marrakexetik.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak
Casablancatik Merzougarainoko garraioa, autobus pribatu txiki batean (aire- girogailuarekin).
Merzougaetik Marrakexeraino garraio pribatua, lur mota guztietarako ibilgailuetan.
Marrakex- Essaouira- Marrakex tarterako garraio pribatua, autobus pribatu txiki batean (aire- girogailuarekin).
Rabat, Fez, Mideit, Essaouira eta Marrakex hirietan: turista mailako hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Merzouga, Tamtattouche eta Imilchil herrietan: aterpetxe erosoetako ostatu- gastuak (lo egitea, gosaria eta afaria), bi, hiru edo laurentzako geletan (bainugelarekin).
Ait- Benhaddou eta Dadeseko arroiletan: turista mailako hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea, gosaria eta afaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Bidaia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Prezioa : 1.380 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?